Espainiera hautatzeko eskubidea

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Duela urte pare bat Bruselak euskara aintzat hartuko zuela “saldu” zigutenean, ergelkeriatzat hartu nuen. Euskara ofiziala den etxeko zati honetan 2010ean Bilboko anbulategietako harreretan erdarara behartzen zaituztelarik, badira Brusela baino premia larriagoak. Baina ikuspegi kontua ere bada: euskaraz bizi gura dugula esaten denean, Euskal Herrian euskaraz bizitzeko eskubideaz dihardugu. Ondotxo dakigu euskara ez dela Europarako, kontinenteko gure txoko txikitik harago. Kanporako ingelesa behar da. Ingelesa, ez espainola edo frantsesa. 

Nonbait horretaz guztiaz jabetu direlakoan, eredu ingelesa ekarri gura digute agintari autonomikoek. Erraz suma daiteke atzean herritarrek hautatutako euskarazko ereduak ahultzeko borondatea; artez euskararen aurka jotzea politikoki oso zuzena ez denez, “hizkuntza bakoitzak gutxienez ehuneko hogei (%20) izan dezala” proposatu berri dute. Ingelesaren aitzakian espainiera indartzeko egitasmo lotsagabea da, ados, baina egon dagoen arazoari heltzen dio: ikasketak amaitutakoan ikasle elebidunak izatea (euskarari dagokionean, bistan da) porrota izan den gisan, nazioarteko hizkuntza nagusiaren ezagutza ere oso urrun dago egun edozein europarrek beharko lukeenetik. Baina euskaltzaleok bi argudioak batzea (“euskalduntzea lortu ez eta, ingelesa sartu nahi dute?”) hankasartze larria da: beren kosmopolitismo hispanoa euskal arlotekeriaren ifrentzu gisa saldu digute urtetan, baina 2010ean ezin diegu horren merke eman. Mexikotik Buenos Aires-erako hizkuntza daukate, baina Hendaiatik iparrera galduta daude. Luzaz sinetsarazi digute, gurea etxerako ederra izanda ere, behin serio jarrita espainierari hel diezaiogula. Bada sasoia espainieraren mugez ere berba egiteko. Etxerako euskara daukagun legez, kanporako ingelesa –edo txinera, aurki?– askoz beharrezkoago eta praktikoagoak direla barneratu dezagun. Ingelesa beharrezko da, indartu beharrekoa, ados. Ikasketak amaitutakoan ikasle oro da espainiera hiztun, baina asko ez dira euskal hiztun. Ondorioak argia behar luke: euskara eta ingelesa indartu behar dira, eta espainieraren tartea murriztu. Nahi duenak, hauta dezala ikasgai gisa, baina ikasle orok espainieraz dakienez, komeniko litzateke hautazkoen multzora pasatzea. Lasai, 50 urte barru euskara normalduta badago eta nazioarteko hizkuntza –izan txinera zein ingelesa– euskaldun orok jakinda ere, espainolak indartsu jarraituko du.

Azkenak
2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


2025-03-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Ukrainako “eskarmentua” Asia Ekialderaino heltzen ari da

Maiatzaren 12an Filipinetan egingo diren Bongbong Marcosen agintaldiaren erdiko hauteskundeek eman dezakete argibideren bat herritar xeheen artean kezka noraino errotu den begiztatzeko.


Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


2025-03-11 | ARGIA
Petrolio-ontzi bat erregaia isurtzen ari da Ingalaterrako kostaldearen aurrean eta egoera “oso-oso kezkagarritzat” jo du Down Streetek

Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


Eguneraketa berriak daude