I Ohetik urten beharrak sarri emon deust kristoren lana: “Lanera joan orduko jantzi egin behar dot ai ama!”. Nahiz eta jakin edertasuna azalpean dagoana ispiluaren aurrean jarri ta alper-alperrik da dana. |
II Armarioko tapan daukadan ispilu santu honegaz segurtasunak joaten jataz sarritan aidean hegaz. Niki bat kendu, beste bat probau ez nago ondo ezegaz... Nire aurrean dagoenagaz hasarratu egiten naz. |
III Hiru mitxelin kontetan dodaz gerritik titi azpira inoz pentsau dot aizto bategaz ebagi ahalko balira! Inoz egin dot negar apur bat flotadorari begira baina gaur pozik ohiu egiten dot honeek be neureak dira. |
IV Ohetik jagi eta gaur egun esaten dot ke guay, ke guay! Beste egun bat daukat kanpoan osorik bizitzeko zai ispiluari barre eginda jazten naz koketa lasai Ez dakit zenbat pisetan dodan eta jakin be ez dot nahi. |
V Marilyn Monroek biziko balitz eukiko leuken antzean berrogeita lau marketan dabe nire erropek atzean. Hori pentsetan barreak alde eitten deust lanerantzean eta ze ondo sentitzen nazen lantokian jesartzean. |
VI Telebistatik botaten dabe Pasarela de Cibeles begiratu be ez dot egiten ikusi nahi ez dodanez. Talla txikiak diren dendetan ahal dala sartu be ez ez dot dirurik hemen gastauko onartzen ez nozuenez. |
VI Amaitu ziren dietak, amaitu konplejuak azkenean ispiluari beldurra galtzen hasi nintzen egunean. Danok kabidu geinke munduan geure praken barrenean eta ondoen kabitzen gara benetan geu garenean. Akabo talla inposatuak akabo azken finean irresistible sentiduten naz barreka nagoenean. |