argia.eus
INPRIMATU
Parisko 100 urte Kuboan sartuta
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko martxoaren 24a
Donostiako Kursaaleko Kubo-Kutxa aretoan, XIX. mendearen bigarren erditik gerra-arteko garairaino sortu ziren arte mugimenduei buruzko erakusketa dago zabalik apirilaren 5era arte. Beste modu batera esanda, inpresionismotik abangoardietarainoko bidea laburbildu dute 75 artelanetan; obra horiek Oscar Ghez-ek Geneveko Petit Palais-en gordetako bildumakoak dira. Degas, Renoir, Utrillo, Van Dongen, Chagall, Picabia, Picasso, Sunyer eta beste hainbaten lanak ikus daitezke bilduman (irudian, Alphonse Léon Quizet-en Le Maquis de Montmartre, 1910).