Ohiko moduan, hainbat eduki bildu dituzte Karmel literatur-aldizkariaren azken zenbakian. 2009ko azken hiruhilekoari dagokio, eta Patxi Salaberrik, Miel A. Elustondok, Iñaki Sarriugartek, Luis Baraiazarrak, Patxi Uribarrenek eta Julen Urkizak idatzi dute kultura sailean. Gizarteari eta elizari buruzko artikuluak ere badaude karmeldarren aldizkarian eta literatura atalean zendu berri den Joxemiel Bidadorren ipuin bat aurki daiteke, besteak beste. Horrekin batera, Joxemari Urteagaren testu bat, edota Mikel Asurmendi Argiako kazetariaren poema bat; baita Juan Kruz Igerabide, Etxahun Aurkenerena eta Castillo Suarezenak ere.