argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2010ko martxoaren 24a

Asel Luzarraga idazlearen aldeko jaialdia egingo da martxoaren 27an Bermeoko Kafe Antzokian. Besteak beste, Ruper Ordorika, Mikel Urdangarin, Joseba Tapia, Gatibu, The Uski’s, Asier Serrano, Ken Zazpi eta Kerobiak parte hartuko dute Asel Askatu plataformak antolatutako ekitaldian.

 

Saroi Jauregi zaldibiarra da Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakari berria. Euskal Filologian lizentziatua, Elhuyar Fundazioan egiten du lan, euskarazko testuen zuzentzaile moduan. ETBko Hitzetik Hortzera saioan aurkezle ibili zen 2005etik 2008ra, eta herriarteko txapelketan hasi zuen gai-jartzaile ibilbidea.

 
 

SOS-Iruña Veleia plataformak webgunea (www.sos-irunaveleia.org) sortu du, “aurkikuntzez eztabaida elektroniko serio eta sistematikoari bide emateko asmoz”. Webgunea Koenraad Van den Driessche doktoreak, Eliseo Gil aztarnategiko zuzendari ohiak eta Idoia Filloy zuzendariorde ohiak aurkeztu dute.