Udaberria heldu da

  • Omar Nabarro ::Haragizko amoreak

    Susa

    orrialdeak ::77

    prezioa ::13.50€

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Omar Nabarrok Itsastxorien bindikapena (Susa, 1985) argitaratu zuenetik hogeita bost urte pasatu diren honetan, Edorta Jimenez itzuli da izengoitiak eskaintzen dion mito kutsuaz inguraturik, Arestiri erreferentzia eginez lehenengo poeman, eta Pedro Antonio Añibarro (1748-1830) arratiarraren esaldi indartsu batekin: “Polborea baño prestago/erexegiten da aragizko amorea”.

Txibien sasoia delarik itsaspean, epel eta astiro hurreratzen da idazlea poesiaren zeremoniara. Liburuak abiada hartzen du gero, eta ez du atsedenik ematen harik eta bukatu arte. Omar Nabarroren begirada gardena da, ume batena letxe, baina bizitzaren arratsaz hitz egiten digu batik bat. Irakurlearen zentzumen guztiak kitzikatzen ditu mundakarrak Haragizko amoreak honetan: belarren ahoak entzuten dira haize gozotan, sudurretatik kresal eta sexu usaina sartzen da, Bilboko herdoila. Harriturik nago ni oraindik liburu honen bitalismo, erotismo, jakituria, sakontasun eta dotoreziarekin. Eta jarrai nezake tasunak jartzen, baina liburu honek azken aldiko poesiari egingo dion ekarpena deskribatzeko motz geldituko nintzateke.

Konfiantza itzelarekin idazten du Jimenezek denboraren markei buruz, naturaren betierekotasunaz, irudimen ia agortezinarekin. Irudien mozkorraldi baten antzekoa da Haragizko amoreak, baina ardo zuri freskoaren antzera, mahaitik altxatu arte ez naiz konturatu poema hauek garuna hartu didatela, barruraino pozondu.

Libertateri kantatzen dio idazleak. Zentzumenei. Gozamenari eta oinazeari. Profetak bezala erakusten digu bidea. Ez du erlijio berririk inauguratu, baina liburu honek gogorarazten digu ondo idaztea, plazerez idaztea, ironiaren domeinua eta erritmoaren kadentzia berreskuratu beharreko baloreak direla gure poesian, era honetako poesian. Gizon naturala, finean, molderraza da ura bezala, gardena ura bezala. Gizon naturalak ez dio beldurrik biluztasunari, eta denon biluztasunak ikusten ditu. Omar Nabarro itzuli da ba, eta Aldarri egiten du haragiak poemarekin bakarrik, hutsean utzi ditu poesia idazten dugunon ahaleginak. Jarraitu egiezu bere pausuei Haragizko amoreak aberats honetan zehar, forma literarioa baino harago doan lana da eta: bere bizitzako udazkenean inoiz bukatzen ez den udaberriari buruz hitz egingo dizu. Unibertsoaren durundua dakarte bere hitzek.

Azkenak
2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


Down sindromea eragiten duen kromosoma gehigarria ezabatzea lortu dute laborategiko zeluletan

Down sindromea eragiten duen 21. kromosomaren kopia gehigarria ezabatzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek laborategiko giza zeluletan. Erabilera klinikotik urrun dagoen arren, sindrome hori tratatzeko aukera berri bat ireki du esperimentu honek. PNAS Nexus aldizkarian eman... [+]


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


2025-03-03 | Ahotsa.info
Iruinkokoa, Iruñeko iñauteri euskaldunen bersignifikazioaren aurka

Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.


Eguneraketa berriak daude