argia.eus
INPRIMATU
Antzinako mapen bilduma
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko martxoaren 24a
Bizkaiko Diputazioak Euskal Herria museoa: Kartografia bilduma liburua kaleratu du herritarrak jabetu daitezen mapa eta plano zaharren balioaz. 66 dokumentu jaso ditu liburuak; tartean dira Bilbo, Baiona edo Iruñeko planoak, Gipuzkoako lehen mapa inprimatua, Nafarroako erresuma zaharreko sei merindadeak erakusten dituen dokumentua... Liburua CD-ROM batek osatzen du eta 2.000 aleko edizio berezia kaleratu dute. Bizkaia.net webguneko Kultura sailean liburua PDF bertsioan (42171 Kb.) deskarga daiteke oso-osorik (http://ttiki.com/11625). Bildutako mapa eta planoak Gernikako Euskal Herria museoan jarri dituzte ikusgai.