argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2010ko martxoaren 24a

Naroa Zubillaga itzultzaileak Beterriko Liburuaren 45. zenbakian: "Itzultzea positiboa da, horrek ez du esan nahi jendeak lan horiek irakurriko dituenik, baina irakurriko baditu ezer baino lehen aukera eskaini behar zaio. Gero urteak pasa ahala ikusiko da funtzionatzen duen edo ez, espero dezagun baietz. Azkenaldian, kanpoan arrakasta izaten ari diren lanak aldi berean euskarara itzultzen eta eskaintzen hasi dira, eta uste dut argitaletxeek arrisku hori hartu behar dutela; irakurleak bi urte lehenago liburu hori gaztelaniaz aurkitu badu beharbada gaztelaniaz irakurrita izango du, eta ez du berriz euskaraz irakurriko".