Itzal nazazue

Horra telebistak esana: “Itzal nazazue eta bizi, ahal baduzue behintzat!”. Gizartean gaitzik bada, telebistak erru portzentaia segurua izango du gaitzaren sorrera edo zabalkundean. Inoiz hitz egin genezake horrela bizitzearen erosotasunaz, gaitza edozein dela ere, erruduna eskura izatearen erosotasunaz, esan nahi baita.

Telebistak aldaketa garaiak bizi ditu baina. Lurreko telebista digitala eta honek ekarritako dozenaka kate berri, euskarri berriak, Internet, sakelekoak, kontsumo berriak. Telebista edonon, edonoiz, edozein dispositibotan ikusi ahal izateko moduko produktuak ekoizteko bidea egiten ari da.

2003. urtean orduko Eusko Jaurlaritzak ikus-entzunezko sektorearen izaera estrategikoa, lehentasunezkoa, nabarmendu zuen Ikus-entzunezko Sektorearen Liburu Zurian. Pentsatu liteke hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomian berebiziko garrantzia duen ekonomia jarduna dela ikus-entzunezkoa eta kultur industriaren barruan sektore garrantzitsua, pisuzkoa dela. Telebista produkzioa ere sektore horretan sartzen da, beste jarduera batzuekin batera.

Dokumentu horretan aktibitatearen eta sektorearen deskribapena egiten da eta  negozio bolumena, arazo nagusiak, indar guneak eta etorkizuneko erronkak zeintzuk diren eta hauei aurre egiteko bideak nondik nora joan daitezkeen aipatzen dira besteak beste. Ez dira bakarrak, baina beste batzuen artean, sektoreak dituen arazoen artean, atomizazioa eta behin-behinekotasun altua, tenporalitate altua aipatzen dira.

Lan erreformaz eta langileen lan baldintzez horrenbeste hitz egiten den sasoia izanda, nabarmentzekoa da sektore horretan gertatzen dena. Telebista ez da salbuespena, gehiago esango nuke, ezaugarriok bete-betean jotzen dute telebistarako produktuen ekoizpenean lanean diharduena. Eta nago, sektoreko profesionalei berean jarduteko aukera eskaintzeko gai ez den sektorea nekez izango dela estrategiko, berritzaile. Eta nago, sektoreari talentuak ihes egiten badio, nekez izango dela sektore estrategiko eta berritzaile.

Clusterrak eta enpresen arteko kolaborazio lanak nekez izango dira eraginkor bere lanean profesional direnak beste sektore batzuetara ihesi badoaz. Administrazioaren gonapetik kanpo lanerako gune, esparru sortzaile egokirik eraikitzeko gai ez den sektoreak kale egingo du bere estrategian, halabeharrez. n

Azkenak
2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude