Isiltasunari jarriak


I
Ez da berdina lurrikararen
osteko isiltasuna
edo begiez itsasoari
lapurtu nahi dioguna.
Isilak dira kalabozoa
eta hegan doan luma,
hiltzailearen azken keinua,
agureen maitasuna...
Horren izan daiteke arina,
edo hain harri astuna!
Gorde ta gorde sabel barruan
bolbora eta beruna...
Beldurra bada ahoa itxi
eta zabaltzen diguna
esan gabeak esan dezake
esateko daukaguna.
II
Gerra-ostea. Baserri zahar bat.
Sukalde soila ta hitsa.
Irrati batek amenazuak
hara-hona darabiltza.
Isiltasuna erein zutenek
kendu zietenez hitza,
umetokiak beldurrez betez
mutu jaio zen bizitza.
Amorruaren seme-alabok
ez galdetzea baldintza,
tortura bada ahoa itxi
ta zabaltzen duen giltza...
Gero urteak, minak, gorpuak,
kartzela eta sasitza,
eta oraindik esanezinei
jaten ematen gabiltza.
III
Eztei-eguna bilduz marko bat
mesanotxean luzaro
zahartu dena, horitu dena
urtez urte, aroz aro.
Esandakoak asko dira ta
esan gabeak gehiago:
ezpainak josi, muxu bihurtu
eta etapak igaro.
Sofa gorrian eseri eta
sentitzen dira arraro,
isiltasuna bete nahiean
mila eta bat berbaro.
Baina edozer betetzekotan
hustu_egin behar lehenago:
eraztunaren erdigunea
hutsik ta isilik dago.
IV
Ohe zabal bat. Bi gorputz etzan.
Maindire artean hiru.
Desioaren labirintoan
minotauroa testigu.
Pentsamendu bat ihesi joan da
fantasiaren gatibu,
hainbeste aldiz isildu eta
irreala irudi du.
Gure amorru eta desiren
kartzelero dirudigu!
Disimulatu ustean baina
denak ikusten zaizkigu.
Kontzientziari ziria sartzen
saiatu arren beti gu
esan gabeak ere entzuten
dizkigula badakigu.
V
Bozka kutxa bat garden-gardena
ezin transparenteago:
askatasunen sehaska edo
iritzien sarkofago?
Lehen atzamar diktadore bat
ta orain, berriz, akabo!,
bostekoaren atzean bost hatz
ezin diktadoreago.
Demokrazia, demokrazia
zurekin haserre nago!
Aske naizela diozu baina
ez al naiz zure esklabo?
Demokraziak badauka hatz bat:
gure ezpainetan dago.
Ta iritzia ematen dugu
gero eta baxuago.
VI

Doinua: Martxa baten lehen notak.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argiako Bertso jarriak
2023-01-10 | Imanol Lazkano
Bertso berriak, txapelketako finalari jarriak

Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.


2019-03-01 | Miren Osa Galdona
Zeruko Argia eta ARGIAko bertso jarriak
Xanti Zabala “Lexo”ren emaria

Xanti Zabalari omenaldia martxoaren 16an
Bertso idatziei ahotsa emateko garaia

2014-01-16 | Imanol Lazkano
Basarriren mendeurrenean
Doinua: Ari naizela

 

Bertsolaritza zeraman bere
bihotz eta bekokian
berrikuntza bat behar zuela
ere berak bazekian.
Ostatuetan jaio zen hura
txertatuaz antzokian
urrats berririk eman ez balitz
norabide... [+]

2013-04-10 | Jokin Uranga
Corrugadosi jarriak

Doinua: Mutil koxkor bat.

Urte askoan gurea izan da
abundantzien bailara
zenbat familia joan ote da
orain langabeziara?
Mahaian dago eztabaidagai
zer ginen eta zer gara
alfer alferrik izango dira
hemen ERE eta Hara!
Mentalitate aldaketa bat
ematen ez... [+]


2012-12-26 | Aitor Sarriegi
Extrari jarriak

Doinua: Gure aurreko guraso zaharrak


Eguneraketa berriak daude