argia.eus
INPRIMATU
Euskal ilustratzaileak Bartzelonako Ficomic azokan
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko martxoaren 16a
Maiatzaren 6tik 9ra bitartean egingo da Bartzelonako Ficomic Komikiaren Nazioarteko 28. Erakusketa. Aurtengo edizioan euskal ilustratzaileak gonbidatu dituzte antolatzaileek. Getxoko Komiki eta Manga Azokak egin ditu Eusko Jaurlaritzaren eta Ficomic-en arteko zubi lanak. Kultura Sailak 150 metro koadroko erakusmahaia jarriko du Bartzelonako azokan eta euskal artisten argitalpenak ezagutzera emateaz gain, mahai-inguru eta hitzaldiak jasoko ditu. Euskomik izeneko gunean Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak plazaratutako Irudia katalogoa aurkitu ahal izango da. 30 marrazkilariren lanak bildu dituzte liburu horretan. Interneten: www.ficomic.com.