argia.eus
INPRIMATU
Asturiera Administrazioan
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko martxoaren 16a
Asturiera sustatzeko legeari helegitea jarria zioten Espainiako Epaitegi Konstituzionalean. Helegiteak eskatzen zuen administrazioan, dokumentu ofizialetan, herritarrekiko harremanean asturiera erabiltzeko aukerarik ez izatea. Epaitegiak ordea, atzera bota du helegitea, eta beraz, asturiarrek administrazioarekiko harreman idatzietan asturiera erabili ahal izango dute.