argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2010ko martxoaren 16a

Itziar Ituño aktoreak Aizu! aldizkarian: "Goenkale eskola handia izan da niretzat, bai euskaragatik, baita interpretazioagatik ere, aukera asko daudelako nork bere burua ikusi eta akatsak zuzentzeko. Asko ikasi dut, baita gauzak arin egiten ere. Baina aukeran nahiago ditut zinema eta antzerkia. (...) Telebistan oso gustura nabil, badaramatzat sei bat urte, ia funtzionario ere bihurtu nau Goenkalek. Aktore batentzat oso garrantzitsua da holako lan batek ematen duen ziurtasuna. (...) Jendeak gurago du komedia bat drama bat baino. (...) Jendea, barre eginez gero, poz-pozik ateratzen da, nahiz eta zentzurik eta mezurik gabeko istorio bat ikusi".