Subordinazioaren alde

Erro-Olariaga
Antton Olariaga
Orain egun gutxi batzuk, Alde Zaharreko taberna ketu batean arin afaldu bitartean, gutariko batek, mahaikideon jarrera aldekoa sumatu zuenean, ogitartekoekin batera edandako ardo beltz eta sagardoaz bezainbeste hitzez horditzen hasiak ginenean (arte zaila baita, guztion esku ez dagoena, mintzagai berri bat, egoki, bere tenorean ateratzen jakitea), hizpidera ekarri zuen idazle ustez gazte batek erdarazko egunkari batean, euskaraz, idatzitako iritzi-artikulua, zeinean, bere burua (eta bere kasua) Kundera(rena)rekin edo Murakami(rena)rekin konparatuta, kexatzen omen baitzen beste euskal idazleek ematen dioten harrera hotzaz edo horrelako zerbaitez, ez nago-eta edukiaz seguru, zeren eta, gutariko batek, gaian interesa erakutsi genuenez gero, besteoi artikulua ozenki irakurtzen zigun bitartean, nik –dela  normalean saihesten dudan maionesak gaitz egin zidalako, dela egunotan Marcel Prousten Denbora galduaren bila irakurtzen hasi naizelako eta beraren esaldi luzeetako prosodia kulunkari eta mikroskopikoak, laster Joxe Austin Arrietaren itzulpenari esker gure hizkuntzan ere gozatu ahal izango dugunak, liluratuta naukalako– esandakoei kasu eman ordez, estiloari erreparatu bainion, esaldi sinple edo bakunez osaturiko jardun sinkopatu horri; eta beste ezertan hausnartzeko ezgai, inguruneaz guztiz ahazturik (usoaren modura, zeinak ez baitu, beste hegaztiek bezala, edatean burua gora altxatzen, baizik eta edan gogo duena, ahuspez, hatsik hartu gabe, kolpe batez edaten duen, bere bakarkako asebetetze horrek dakarkion plazeraz besterik ez duelarik konturik egiten), etxeko saloian pentsamenduaren sokari segika artikulu bat prestatzen banengo bezain kontzentraturik, nire adimenak atzera egin zuen eta harriturik argi ikusi ahal izan nuen gaurko euskal literaturak pairatzen duen gaitzetako bat, ez bakarra baina bai dirudien baino garrantzia handiagokoa, horixe dela, euskal idazle ustez zein urtez gazteok hartu dugun esaldi sinplearen aldeko hautu itsua, zeinaren arrazoiak bilatu nahi izatekotan –euskararen ezgaitasuna, altura honetara, behin bazter utziz gero–, euskal literatura jakin batek, nagusitu den ereduak, hain zuzen, haur eta gazte literaturarantz egin duen eta beste kontuetan ere sumatzen diodan tendentzian bilatu beharko baikenuke edo, bestela, gure irakurleriaren profil soziolinguistikoa aintzat hartuta, ikastetxe eta euskaltegietatik ateratzen diren euskaldun berrien hordek eskatzen diguten euskara erraza delakoaren eraginean (nahiz eta, azken honi dagokionez, ni ere euskaltegi batetik pasatakoa naizen aldetik esan dezakedan ez dudala euskara erraz horren aldarrikapenean gehiegi sinesten, maila sintaktikoan bederen, euskaldun berrientzat ez dagoelako zailtasun poxi bat zerratzen duen esaldi luze bat deskodetzeak baino poz eta ondorioz motibazio gehiago ematen duen esperientziarik), edo, azkenik, arrazoibide arrunt, ikuspegi estuegiko hauek alde batera, pentsatu beharko genuke ezen aldaketa estrukturalagoa gertatu eta irakurtzeko modu bera bestelakotu dela, in this age of self, halako gisan non irakurlearen askatasunaren eremua, edo berarekiko beldurra, hainbeste zabaldu den ezen menderakuntza oro, esaldien edo kontzeptuen arteko erlazioa norberak ezartzeko aukera gutxitzen duen heinean, zapalketatzat jotzen baita, zientziaren arbolan kiribilka Adan tentatu zuen deabruzko suge luze erretoriko hura balitz bezalako kondenazioaz.

Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude