Haragiz eta klorofilaz egindako behiak

  • Aurten hogei urte beteko dira Bixente Ameztoiren Karne & Klorofila erakusketa ibiltaria zabaldu zenetik. Lan hark eragin nabarmena izan zuen beste donostiar batengan. Julio Medem zinema zuzendariaz ari gara. Vacas (1992) lehenengo film luzean nabarmena da eragin hori; kredituetan irakur daiteke zuzendaritza artistikoan lagundu zuela Ameztoik, eta gainera, aizkolariaren eta segalariaren irudiak egin zituela. Lotura argiak dira horiek, baina bien arteko eragina estetikoa al da soilik? Ba al dago lotura sakonagorik? Horixe deskubritzea da, hain zuzen, artikulu honen asmoa.
Familia da Ameztoiren eta Medemen lanetako elementu komun bat. Familia batasun irudikatu moduan aurkezten zaigu, banatuta daudenak elkartuta aurkezteko batasun gisa.
Karne & Klorofila erakusketa ibiltaria, besteak beste, Donostiako Artelekun izan zen zabalik, 1990eko apirilaren 24tik maiatzaren 30era. Atzera-begirako erakusketa horri esker, jende ugarik ezagutu ahal izan zuen Ameztoiren ikuskera berezia. Besteren artean, Julio Medem gazteak: “Ikusi nuenean natura hostotsu hori, non sexua hazten den herio artean, euliz inguratuta... ikusi nituenean paisaia horiek, libidoa loretan dutela, lastozko giza-irudiz beteak... euskaltasunaren gaineko ikuskera berezi hori, lilura eta txantxaren artekoa... berehala pentsatu nuen hori guztia izan zitekeela Manuel Irigibel ‘aizkolari koldarra’-ren unibertsoaren parte, zeina mundu honetatik erbesteratzen den behi baten begia zeharkatu ondoren. Nire behiak eta ni beti izango gara zorretan Bixente Ameztoi maisuarekin”.

Behiak

Hainbat ikerlarik hartu dute oinarri Medemen Vacas filma, eta hainbat gai jorratu izan dituzte. Materiala hain ugaria izanik, jo ditzagun pintzelkada lodi batzuk, ideia orokor bat egite aldera. Oro har, ikerlariak bat datoz esatean Medemek hautsi egiten duela baserri-giroaren jatorrizko irudia, istorioan keinu ironikoak eta elementu dramatikoak txertatuz. Beste horrenbeste esan genezake Ameztoiren lanari buruz ere.

Bestalde, ikerlari gehienek estetika posmodernoaren baitan kokatzen dute Medemen lana. Javi Cillerok pastiche-aren erabilera eta testuartekotasuna azpimarratu ditu, defendatuz horrek lagundu egiten diola ikus-entzuleari, beste film eta liburuetako arketipoak identifikatzen, eta pertsonaien gatazkak ulertzen. Ibon Egañaren aburuz, filmak euskal identitatea berrirakurri egiten du modu alegorikoan, abertzaletasunaren hainbat sortze-mito berridatziz: esate baterako, euskal gudariarena. Hala, etsaiari tiro egiteko gai ez den soldadua aurkezten digu, ondoren babesa bilatzen duena artean, bizitza eta heriotzaren arteko eremuan. Nolanahi ere den, euskal abertzaletasunaren hastapenak berridaztean, Medemek uko egiten dio baserri-giroa idealizatzeari, eta hortaz, proposatzen du espazio mitifikatu hori idealizatzeari uztea, berriro kokatzea bere testuinguruan.

Haragia (Odola & Okela)

Vacas-en odolak duen presentzia nabaria da hasieratik bertatik. Manuel Irigibelek auzo aurkariaren odolez pintatzen du aurpegia, eta hildakoarena eginez egiten dio ihes heriotzari. Filmeko kontakizuna bi gerren artean kokatzen da, 1875 eta 1936 artean, eta bitarte horretan familiaren odolak hartzen du pisu nagusia. Izan ere, bi familien arteko harreman lehiatsu eta grinatsuan oinarritzen da filma. Bien arteko ezinikusiak liskarrean bizi den gizartearen erakusle izan litezke, eta era berean, filmeko bi familiak –Ameztoiren koadroko bi gizon-poxpolinak bezala– euskal gizartean oso presente dauden dualtasunen adierazle. Bi muturren artean bizi beharraren ondorioz sortuko litzateke, hortaz, begirada iheslariaren beharra.

Familia erretratuen adibide bana topa dezakegu Vacas filmean eta Ameztoiren lanean. Bietan iradokitzen da erretratua familiaren batasun irudikatua dela, alde banatuak batuta erakusteko antzezpena. Filmean halako tentsio bat nabari da erretratua egiteko unean, eta Ameztoiren Familia (1975) koadroan, berriz, erretratuaren ezohikotasuna begi-bistakoa da.

Indar erotikoaren presentzia, bestalde, funtsezkoa da artista bien lanetan. Esplizituki irudikatzen da zenbaitetan, Ameztoiren koadro batzuetan edo Vacas-en basoko enkontruetan, esaterako. Sotilagoa da filmean adibidez, haizearen bidez adierazten denean Inaxio Irigibel eta Kattalin Mendiluzeren arteko desira. Haize horrek mugiaraziko du segalariaren irudia, txapela karlistaz jantzita eta segaz armatuta dagoen txorimalo birakaria.

Sexuaren pisuaz gain, bi artistek erabiltzen dute generoa kontzeptu aldagarri moduan, edo behinik behin, kontu hausnargarri gisa. Tanya Romero-Gonzalezen ustez, “generoaren de(kon)strukzioa konstante bat da Medemen filmetan”. Azken esaldi hori Ameztoiren lanari ere atxiki dakioke, bere giza-irudiak maiz direlako sexu aldetik anbiguoak, eta irudi horiek hausnartzera garamatzatelako, sozialki eraikitako generoen eta identitateen gainean.

Klorofila (Basoa & Zuloa)

Landaredi artean nahasten ditu Ameztoik maitasuna eta heriotza, Eros eta Tanatos, eta halako zerbait egiten du Medemek ere. Azken honek elkarrizketa batean azaldu zuen txikitatik erakarri izan dutela Euskal Herriko basoek. “Hain zuzen, amets sexualak nituenean baso sakonak imajinatzen nituen, garoaren azpian zegoen hori, hezetasuna, joritasuna... halako zerbait sumatu nuen Bixente Ameztoiren koadroetan ere.”

Landarediaren artean dauden zuloak ere oinarrizkoak dira, bai filmean, eta baita Ameztoiren lanean ere. Misterioa iradokitzeaz gain, ihesa ere ahalbidetzen dute zuloek, izan ere, hutsuneak zoramenarekin lotuta daude, baina babeserako ere balio dute. Manuel Irigibelek herio ziurrari ihes egiten dionean, behia agertzen da lehen aldiz filmean, eta kameraren begia hurbiltzen da haren begira. Euliz inguratuta dago, entzuten dugu hegalen burrunba eta kamera hurbildu ahala, ikusten duguna iluntzen doa, beltz bihurtzen. Zulo biribil bat zabaltzen da orduan, eta erakusten digu Irigibel baserria 30 urte geroago, behi baten ikuspegitik. Horixe da, Medemen esanetan, gehien interesatzen zitzaiona: irudimenezko leku bat sortzea, behien mundua, non erbestera daitekeen Manuel Irigibelen kontzientzia. Medemek aitortzen du, halaber, behiaren begiak baduela sinbolikotik, baina baita txantxatik ere. Adieraziko luke, giroko tentsioari ihes egiteko modu bakarra, azken batean, behi baten barruan sartzea dela.

Tradizionalki, babes-leku gisa azaldu izan da baserria, eta basoa berriz, leku misteriotsu eta arriskutsu moduan. Filmean, basoa bizitzaz beteriko leku misteriotsua da, hain zuzen ere, bere bihotzean zulo artegagarri bat dagoelako. Ematen du zuloak bere burua odolez elikatzen duela, hala mantentzen dela piztuta. Zentzu horretan, Isabel C. Santaolalla ikerlariaren iritziz, zulo piztu hori suntsitzeko gaitasunaren sinbolo izango litzateke, sexu-organo emearekin loturikoa. Haren ustez, zuloak halako dimentsio politikoa hartzen du, nolabait iradokiz Euskal Herriaren ideia (Ama-lurra) bere ondorengoak irensten, eta ase ezinik.
Laburbilduz, esan genezake Ameztoiren eta Medemen espresio artistikoak neurri handi batean direla poetikoak, sinboloek ez dutelako esanahi argirik, anbiguoak direlako muturreraino. Era berean, gizarteko dualtasunek badute pisurik bien lanetan, eta badirudi bien asmoa dela bitasun horien mugak lausotzea. Ameztoiren kasuan argia da nahastu egiten direla (gizon-emakume, giza-landare, baserri-hiri, erlijioso-pagano, eta abar), eta Medemek bere aldetik argi utzi izan du identitateak berrirakurri egin behar direla, eta aldeen arteko berradiskidetzea eta baketzea beharrezkoa dela. Oro har, esango genuke biek ala biek proposatzen dutela halako berrirakurketa bat identitateen gainean. Ez soilik euskal identitateena, baizik identitateena, oro har.

Azkenak
2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute manifestazio batean

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Alderdiaren barne-prozesuaren lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


Eguneraketa berriak daude