I Zazpi-sei dugu kasualitatez Txirrita hil zen edadea, Zortziko txiki baten puntua edo herrenka parea. Maiz logikari buelta ematea da bertsoaren klabea gehiagok ere logika iraultzen a ze abilidadea! Sei-zazpi jarri digutenean sortu zaigun nahigabea! |
II Izerdi arteko hartu-emana ulertzen du arrazoiak. Gaur/atzokoak bihar/gaurkoak lan ta atseden sasoiak. Baina ez dauzka zertan garbitu Tertziopelozko siloiak. Ez geure omen ditugun kutxen balantzetako milioiak. Ez zulo txuri-urdinak atzo, ez gaur urrezko lehoiak. |
III Bizi osoko maitasun hura eraman du iraganak. Bizi osoko gauza berriak gugana heldu diranak: Bizi osoko kartzelaldiak, eta hipoteka planak, Bizi osoko soldata(k) batzuk karguren batek emanak (?) ta izerditik jaten duenak bizi osorako lanak. |
IV Piramidea irauli denez urteak pasatu ahala, eta gailurrak estua behar soilik behea zabala. Zabaldu dena luzatu eta dena konpontzen da hala bestela dena dator behera, dorre bikien itzala… Erretiroa dagokiona goian balego bezala. |
V Batzuentzako plazer handia segun ze lan egitea, horiei gauza diren artean zabalik utzi atea. Beste batzuek bizi osoan ez probatzeko suertea ta absentismo laboralaz, zer? Sarri iruzur betea... Baina, ertzainei barkatzen diet lanera ez joatea. |
VI Lan erreforma mahai gainean krisiak aurrera darrai. Zama, jasaten ari denari eta sortu zutenek jai. Aberastasun pimarideak behar du eztabaidagai. Erreformaren efikazia ez dut zalantzan jarri nahi: Lan egiteko jende gehio ez, kobratzeko gutxio bai. |
Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.
Doinua: Mutil koxkor bat.
Urte askoan gurea izan da
abundantzien bailara
zenbat familia joan ote da
orain langabeziara?
Mahaian dago eztabaidagai
zer ginen eta zer gara
alfer alferrik izango dira
hemen ERE eta Hara!
Mentalitate aldaketa bat
ematen ez... [+]