argia.eus
INPRIMATU
Imperium online eta Sparta II
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko martxoaren 10
Eduki historikoak dituzten bi bideojokoren bertsio berriak merkaturatu dira berriki. Bata, Imperium lehen city builder-aren online bertsioa da (ezkerrean); Zesar Augusto enperadorearen kanpaina militarrak jasotzen ditu jokoak. Besteak, Sparta II izenekoak (eskuinean) Alexander Handiaren konkistak ditu hizpide. Joko honetan mazedoniarrek, greziarrek, pertsiarrek eta egiptoarrek bat egiten dute. Erasoak, aliantzak, setioak... guztira hemeretzi misio biltzen ditu eta honek ere online jokatzeko aukera ematen du, hau da, beste jokalari batzuekin sarean lehiatzeko aukera.