Sei urteko zaharberritze lanen ostean, martxoaren 11n ekingo dio programazio berriari Bilboko Campos Eliseos Antzokiak, Kukai dantza taldearen (SOK)2 izeneko sorkuntzarekin. Zazpi dantzarik eta hiru musikarik Pantxika Telleria eta Jon Mayaren koreografia taularatuko dute. Bilboko Udalak du antzokiaren jabetza baina kudeaketa Espainiako Egile eta Editoreen Elkartearen (SGAE) esku izango da datozen 30 urteetan.