Urte beltza, iazkoa bezala

  • Maiatzaren 31tik ekainaren 5era, Barakaldoko BECen Espainiako Makina Erremintaren Biurtekoa burutuko da. Krisialdi ekonomiko orokorraren eraginaren ondoren, nagusiki esportatzailea den eta ia erabat Hego Euskal Herrian bilduta dagoen sektorearen egoera 2011 inguruan hobetu daitekeela aurreikusten da.
2008ko Biurtekoa, BECen. Aurtengoak ere 2.000 erakustoki inguru bilduko ditu eta dozenaka milaka bisitari.
Duela zenbait hamarkadatik BIEMH Espainiako Makina Erremintaren Biurtekoa Bilbon burutzen da. Eta 2010 honetan biurteko horren 26. edizioa egingo da. AFM Makina Erreminta Fabrikatzaileen Elkartea, BECekin batera antolatzen ari da eta maiatzaren 31tik ekainaren 5era burutuko da Barakaldoko azoka-eremuan. Sektore honetako Europako hirugarren azoka garrantzitsuena izaki, biurteko honek mundu osoko dozenaka milaka bisitari eta 2.000 erakustoki inguru bilduko ditu. 2008an burutu zen azken edizioan, biurtekoak BECeko 57.322 metro koadro hartu zituen, 1.761 erakustoki bildu ziren eta munduko 42.000 profesional ingururen bisita jaso zuen.

Aurtengoan ere munduko fabrikatzaile eta banatzaile nagusiak bilduko dira, bisitariek espezialitatean lider diren enpresen azken berrikuntzen eta zerbitzuen berri jaso ahal izan dezaten. Noski, euskal ordezkaritza nagusietakoa izango da, sektore honek Euskal Herrian (100 enpresa eta 5.000 enplegu) eta Europan duen garrantzia dela eta. 2010eko biurtekoak Euskal Herrian eta munduan hain garrantzitsua den sektore hau 2011tik aurrera errekuperatzeko lorbidea zabalduko du.

“Biurteko beltza” betetzen ari da

Testuinguru sozioekonomikoa ez da egokiena industria sektorean, baina 2011tik aurrera aukera hobeak aurreikusten dira. Argi dago CECIMO metalak lantzeko Europako Makina Erreminta Ekoizleen Elkarteak egin zituen aurreikuspenak betetzen ari direla, astekari honek iaz nabarmendu bezala. CECIMOk makina-erremintaren sektoreko Europako sei estatu garrantzitsuenak biltzen ditu: Alemania, Italia, Suitza, Erresuma Batua, Frantzia eta Espainia.

CECIMOk 2009-2010 sektorearentzako “biurteko beltza” izango zela ohartarazi zuen, bai ekoizpenean, bai kanpo merkataritzan. Hala, 2008an Europan sektoreak lortutako emaitza onen ostean 2009ko eta 2010eko eboluzio negatiboa iragarri zuten. 2008an makina-erremintaren sektoreak jarrera oso positiboa izan zuen Europan eta %8 hazi zen. Baina 2009an eta 2010ean aldagai guztiek behera egin dute. 2008an 21.382 milioi euro ekoitzi ziren eta 2010ean, aldiz, 18.159 milioi aurreikusten da, hau da, ekoizpena %15,1 jaistea. Halaber, erakunde horrek 2011n Europako ekoizpena %8,4 haziko dela aurreikusi zuen, 19.763 milioi eurotara iritsi arte. Esportazioei nahiz barne kontsumoari dagokienez, CECIMOk %12ko jaitsiera aurreikusi zuen 2010ean: 14.060 milioi eurotik 11.058 milioira. Amaitu berri den 2009ko datuen arabera, oraindik ofizialki eskura ez izan arren, aurreikuspenak beteko direla dirudi. Baita 2010ekoak ere, joera positiboagoa izan daitekeen arren.

Lehen seihilekoa txarra, bigarrena txarragoa

2009ko lehen seihilekoko datuak dagoeneko eskura daude eta, horien arabera, urteko lehen erdia kaxkarra izan zen sektorean eta, zantzu guztien arabera, bigarren erdia okerragoa. Hauxe da 2009ko lehen seihilekoari buruz analistek duten iritzi orokorra: esportazioek urteko lehen sei hilabeteak salbatu zituzten, 2009aren hasieran espero baino gehiago; inportazioek, aldiz, deskalabru izugarria izan zuten.

Horrenbestez, AFMren beraren arabera, 2009ko lehen seihilekoan, esportazioak 295 milioi eurokoak izan ziren eta horrek esan nahi du %10,5 egin zutela behera aurreko urteko aldi berarekin alderatuz gero. Jaitsi arren, zenbait adituk datuak positibotzat jo ditu seihileko horren krisialdi testuingurua kontuan hartuta. Datuak taulan dituzu. Inportazioak, bestalde, oso nabarmen murriztu ziren: 107,6 milioi euro, 2008ko aldi berarekin alderatuta %58 gutxiago.

Ondorioz, 2009ko lehen seihileko salerosketa 402,6 milioikoa izan zen guztira. Horrek esan nahi du 2008ko lehen seihilekoan baino %31,8 gutxiago saldu eta erosi zela. Azkenik, 2009ko bigarren seihilekoaren datu ofizialak oraindik jakinarazi ez badira ere, lehen seihilekoa baino okerragoa izan zela dirudi.
Ekintza bateratuak behar dira
“Metalak lantzeko makina-erreminta ekoizleek produktuaren eta merkatuaren baldintza aldakorretara etengabe egokitzeko lan funtsezkoa egiteko daukate oraindik, eta sektoreko enpresen tamaina txikiak ez du horretan laguntzen…”. Horixe dio Carmelo Urdangarin, makina-erreminta ederki ezagutzen duen analista ekonomikoak Empresa XXI aldizkarian berriki argitaratutako artikuluan. Enpresen tamaina txikiaz ari denean, gehienak familia enpresak baitira, “30 langileko enpresa txiki edo ertain batek fabrikazio programa eta ekoizpen teknika eguneratuak izateko aukera oso zaila” dela dio. Hala, ezin dute lehiatu herrialde ekoizle nagusietako enpresa handiagoekin, bi alor jakinetan behintzat: produktua eta merkatua. Enpresa txiki batek, bere kabuz, ezin du merkaturatzea kudeatu egungo merkatu globalean, bereziki Asian eta beste herrialde batzuetan.

Egoerara moldatzeko, Urdangarinek hainbat enpresen arteko ekintza bateratua proposatzen du, horretarako nolabaiteko ezintasuna antzematen duen arren. Horrenbestez, analista ekonomikoak hala dio: “Nolabaiteko ezgaitasuna izan arren, ekintza bateratuak behar dira, luzaroan iraungo dutenak, enpresa bakoitzak bere izaera juridikoari eutsita, baina zenbait konpetentzia zehatz partekatuta”.
Salerosketak
Esportazioak (milioi euro)
Alemania (83,9)
Frantzia (28,9)
Txina (24,1)
Italia (23,8)
Errusia (20,9)
India (13,2)
Portugal (10,6)
Mexiko (10)

Inportazioak (milioi euro)
Alemania (27,6)
Italia (25,2)
Australia (8)
Japonia (7,4)
Suitza (6,3)
Txina (6,1)
Taiwan (6)

*2009ko lehen seihileko datuak.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude