argia.eus
INPRIMATU
Pinochetek Frei presidente ohia pozoitu zuen
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko martxoaren 03a
Cesar Augusto Pinochet Txileko diktadore ohiak Eduardo Frei Montalva, 1964tik 1970era herrialde bereko presidente demo-kristaua izana, pozoitzeko agindua eman zuen, berriki amaitutako prozesu judizial baten arabera.

Allenderen aurkari sutsua, Freik bat egin zuen hasieran Pinocheten kolpearekin. Baina berehala diktadura kritikatzen hasi zen. Pinochetek Freiri segimendua egiteko agindu zuen, 1981ean presidente ohia garbitzeko aukera aprobetxatu zuen arte. Eduardo Freiri ebakuntza egin behar ziotenean, erietxean talioz eta ziape gasez pozoitu zuten. Osasun arazoak areagotu egin zitzaizkion Freiri, eta 1982ko urtarrilean hil zen. Senitartekoek ezohiko zenbait elementu antzeman zituzten, baina ia 30 urte egon dira zain susmoak baieztatzeko.