Musulmanez gain alemanak ere soberan Suitzan

Suitzako herritarrek 2009ko azaroan erreferendumez erabaki zuten beren paisaian ez dela meskiten minareterik ikusiko. Baina atzerritarrekiko mesfidantza ez da mugatzen musulmanetara. Ekialdeko etorkinez gain gaizki ikusiak dira... alemaniarrak berak.

Nola ulertu Alena Gerber bezalako teleaurkezle katxarro bati boikota egiteko deia? Zuricheko telebista batean ari den komunikatzaile aleman honen kontrako kanpaina egin berri dute Zentro Demokratikoaren Batasuneko (UDC frantsesezko sigletan) gazteek... Suitzako dialektoan ari ez delako.

Euskalkiez eta euskara batuaz hainbeste eztabaidatu dugun euskaldunontzako puntu erakargarri asko baditu albiste horrek. Baina, gainera, Suitzan atzerritarrekiko dagoen giroaren erakusle da.

Izan ere, nahiz eta Suitzak dituen lau hizkuntzen artean –frantsesa, italiera eta erromantxea dira beste hirurak– alemana den nagusi, horrek ez du esan nahi suitzarrek oso garbi ez dituztenik beren konfederazioaren eta atzerritarren arteko mugak. Alemania eta Austriarekikoak, besteak beste.

Gauzak gehiago zehazte aldera, Suitza germanikoan hitz egiten dena alemanaren hizkelgi bat da, Schwyzertütsch. Eguneroko bizitzan usu erabilia den arren, harreman formaletan –prentsa eta publizitatea barne– aleman estandar edo batua darabilte, Hochdeutsch. Baina Alena Gerberren pasadizoak erakusten duenez, hedabide ahostunetan dialektoak bere lekua bide dauka. Bai behintzat ikus-entzuleek beren hurbilekotzat dauzkaten komunikatzaileak bereizteko adina.

Alemaniatiko etorkinen kontrako haserrea pertsonaia mediatiko horietatik harago doa. UDCk salatu du Zuricheko unibertsitatean “mafia alemana” indartu dela. Bernako unibertsitatean, beriz, ikerlari aleman gazte batek oposizioetan lanpostua irabazi zuela eta berriro aipatu da “alemanen inbasioa”.

Andreas Zumach-ek Die Tageszeitung egunkarian idatzi duenez, Alemaniako gobernuak uste zuen kontu hau baretuko zela meskita musulmanei buruzko erreferenduma igarotakoan. Ez da hala jazo, ordea. Minareteak debekatzea lortuta, UDCk segitzen du alemanen kontrako gurutzadan, ziur aski estrategia aldetik baliagarri zaiolakoan.

Aurreko urratsa, musulmanen kontrako kanpaina, ondo atera zaio eskubi suitzarrari. UDCkoek asmatu dute Suitzako jende askoren baitan fede edo kultura musulmaneko atzerritarrekiko hausnartzen zen ezinegona. 7,7 milioi biztanleen artean 400.000 musulman ez dira gehiegi, baina bai nonbait nazio nortasun-kontuetan hain fidakaitz direnentzako. Eta 2009ko erreferendumean mesfidantza horretara hurbildu ziren beste hautu askotan liberal edo are ezkertiar agertzen diren asko. Nahiz eta UDCk bere garaipentzat aldarrikatu emaitza.

Erreferendumak denetako irakurketak sorrarazi ditu. Minareteak debekatzea ikuspegi askotatik baloratu daiteke, hasita Suitzako paisaietan eragin lezaketen estrabagantziatik. Beste batzuek, aldiz, nabarmendu dute Suitzak mendetako tradizio laikoa berretsi duela horrela.

Bakar batzuek azpimarratu dute onerako bezala txarrerako suitzarrek demokrazia zuzena usatzeko daukaten bertutea. Erreferendumak sarri eta arazo askoren inguruan burutzen dira Suitzan, konfederazio osoan bezala herri bakarrean edo kantonamenduka. Horretan ere eredugarria Helvetia zaharra.

Erdi mailakoak ikaratu

Suitzarren alemanekiko ezinegona beste erreferendum batekin dago lotuagoa minareteekiko aferarekin baino. Iaz bertan, otsailean, beste herri galdeketa nazional batean suitzarren %60k ebatzi zuten konfederazioak berretsi egin behar zituela Europar Batasunarekin langileen oztoporik gabeko zirkulazioaz sinatutako akordioak.

Otsaileko kanpaina hartan UDCk ezezkoaren aldeko kanpaina lata egin zuen. Herritarrei boza eskatzeko hormetan eskegitako afixak historiarako geratu dira. Batean eskuindarrek erakusten zituzten atzerritarren eskuak harrapazka pasaporte suitzarrak harrapatu nahian. Bestean ardi zuriak ziren –gure autoen ipurdietan ageri diren latxak gogoratuz– larri zebiltzanak estranjeriatik etorritako ardi beltzek Suitzatik kanporatu nahi zituztelako. 

Hirugarren kartel batean Suitzako maparen gainean hiru bele oso beltzek mokoka kosk egiten zioten herrialdearen ikurra den gurutze zuriari. “Atea zabaldu gehiegikeriei? Ez!”. Zozoenak ere kanpaina ondo uler zezan, ornitologo eskuindarrek esplikatu zuten nolaz beleak erasokorrak eta lapurrak diren. Ohoin fama egotzi nahi zaien errumaniar edo bulgariarrenganako paralelismo polita.

Erreferendum hura galdu zuen eskuinak, ziurrenik establishment helvetiarrak gogor bultza zuelako legea pasatzearen alde, Europarekiko lehen baino isolatuago geratzeko beldurrez, negozioak beti baitira negozio. Hala ere, atzerritarrekiko errezeloak bere bidean darrai.

Die Tageszeitungen bildu dituzte Zuricheko jende erreferentziazko batzuen erreakzioak. Roger Schawinskiko kazetariak, orain arte liberal fama zuenak, Alemaniatik etorri berriei eskatzen die bertako dialektoa erabili dezatela. Rudolf Strahm diputatu sozialdemokrata, berriz, kexu da kualifikazio txikiko suitzarrak lanik gabe geratzen direlako ikasketa maila hobez hurbildu diren alemanen mesedetan. UDCren agerkaritzat jotzen den Die Weltwocheko kazetari Markus Sohm-ek esan du “suitzar izatea bat da eta alemana izatea bestea; hori sentiarazi egin behar zaie alemanei”.

Gauza da 2006an 18.000 aleman kokatu zirela Suitzan, eta geroztik 177.000ko kopurua osatzeraino ugaritu direla. Proportzioan gehiago dira ofizio batzuetan, medikuntzan esate baterako. Konfederazioa sendagile faltan dabilenez, tituludun alemanek soldata eta bizi maila onak aurkitzen dituzte bertan. Suitzako medikuen %95 biltzen dituen federazioan %10 omen dira germaniarrak, 28.000.

UDC orain klase ertaineko etorkinetan ari da zentratzen. Medikuez gain, komunikabideetan edo irakaskuntzan sartzen ari diren alemanetan, alegia. Saltsa galanta antolatu zioten Silke Adam-i. Komunikazioan ikerlari ari den 33 urteko emakume hau Bernako unibertsitateko postu baterako lehian nagusitu egin zitzaien beste 31 hautagairi, hauetatik asko atzerritarrak gainera.

Honako kalkulu hau egina duke UDCk: minareteei buruzko erreferendumean lortu badute mobilizatzea botoemaile ahulena, kanpotar paperik gabekoen eta lapurren beldur den langile jendea, alemanen inbasioaren kontuarekin mugiaraziko dituela klase ertainetakoak.

Bitartean, Suitzan segitzen dute anitz gauza erreferendumez erabakitzen. Martxoaren 7an daukate hurrengoa. Gu baino gehiago dira.

Argazki oina: Barry Werkmeister-en Radio Arabella blogetik hartutako argazkian, Suitzako telebistan famatu egin den Alena Gerber aurkezle alemana kazetariarekin tontakeriatan. Munichen sortua, espektakuluaren ingurugiroan mugitu zen telebistara iritsi aurretik. UDCko gazteen presidente Erich Hess-ek deklaratu du ezin onartuzkoa iruditzen zaiola Gerberren hizkera, Zuricheko telebistan azaltzekotan bertako dialektoan aritu behar duela. “Niri bost axola zein ederra den. Doala Alemaniara lanpostu baten bila”. Aurkezleak, berriz, zin egin du ikasten ari dela Suitzako doitxera. Ezkerrean ez datoz denak bat afera honetan. Berdeetako bi kontseilari kexu azaldu dira inmigrazioa sortutako kalteengatik, salatuz Zurichen iadanik etxe falta nabarmena dagoela.

Informazio gehiago:

- Die Tageszeitung egunkariko artikulua frantsesez Courrier International-en
- Le Matin frantsesezko egunkarian Suitza alemanikoa: ez dituzte alamaniarrak maite
- Gaia Lausanne-ko Le Temps egunkarian
- UDC (alemanez SVP) alderdiaren gunea
- Valais kantonamendu frantses hiztuneko UDC
- UDCk kanpainetan erabili dituen afixetako batzuk
- Suitzako sistema politikoa argiki esplikatua frantsesezko Wikipedian

Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


Eguneraketa berriak daude