argia.eus
INPRIMATU
Musikaren industriak laguntza eskatu die instituzioei
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko martxoaren 03a
Musikaren sektoreko 50 bat enpresek Euskal Herriko Musika Industriaren Plataforma (EHMIP) aurkeztu dute. Tartean dira hainbat grabazio estudio, sustatzaile, soinu eta argi teknikari, areto eta diskoetxe. Plataformako kideek Zure musika, gure lanbidea manifestuan bildu dituzte euren hausnarketa eta eskaerak. Musikaren industria “kolokan” dagoela diote, krisiak sektorea gogor kolpatu duela. Hala, instituzioei eskatu diete laguntza emateko. “Nola liteke beste sektore batzuk suspertzeko laguntzak onartzea eta musikan ezer ez egitea?”, adierazi du Igor Otxoa EHMIPeko bozeramaileak. Plataforma osatzen duten kideetako batzuk: Abar Produkzioak, Kultura Live, Euprel, Baga Biga, Balea Musika Ideiak, Discos Suicidas, Hilargi Records, Kap Produkzioak, Lur Soinuak, Serrano Produkzioak, Radiation Soinua eta Shot Grabazioak.