argia.eus
INPRIMATU
Murchison-eko meteoritoan ustekabeko konposatuak aurkitu dituzte
Joxerra Aizpurua Sarasola 2010ko martxoaren 03a
Australiako Murchison herrian 1969an eroritako meteoritoa aztertu berri du Philippe Schmitt-Kopplin kimikariak zuzendutako lantalde frantziar-austriarrak, eta Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak.

Meteoritoa erori bezain laster jaso zenez, ez zuen Lurreko substantziekin kutsatzeko denborarik izan, eta horregatik oso interesgarria da bere baitan gordetzen duen informazioa. Oraingoan, aminoazido ugari topatu dituzte eta 14.000 atomo-multzo desberdin ere bai, aurrez detektatu gabe zeudenak. Aurkikuntza horren arabera, zientzialariek ebatzi dute milaka eta milaka izan daitezkeela meteoritoan dauden konposatu organikoak. Horrek adierazten du Eguzki-sistemak, bere hastapenetan, gaur egun Lurrak duena baino askoz molekula-dibertsitate handiagoa zeukala.