argia.eus
INPRIMATU
Euskal gatazkari buruzko antzezlana
  • Pako Aristi ::Josu Dukatiren proposamena.

    Gaiak

    orrialdeak ::143

    prezioa ::19€

2011ko urriaren 05a
Pako Aristik 2008an irabazi zuen BBK-k eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatzen duten Toribio Altzaga antzerki saria. Sari horri esker ikusi du argia Josu Dukatiren proposamena liburuak. Bi lagun dira obrako protagonistak: Josu Dukati ETAko kidea da eta Antton Kaperotxipi ertzaina. Biek iragan bera dute ordea, institutu berean ikasi zuten eta neska berarekin –Sara Zuazolagoitia– maitemindu ziren. Sara Josurekin ibili zen, baina Anttonekin ezkondu. 25 urteren ondoren, Ertzaintzak Josu atxilotu du. Eta galdeketan topo egin dute aspaldiko lagunek. Aspaldiko etsaiek.