argia.eus
INPRIMATU
dFeria aurten ere egingo da
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko martxoaren 03a
Krisiaren ondorioz, aurten ez zela dFeria antzerki eta dantza azoka egingo esan zuen urtarrilean Donostia Kulturak. Sektoreko eragileekin bildu ostean, ordea, egitasmoarekin aurrera jarraitzea erabaki dute. Emanaldi gutxiago izango dira, hori bai, euskal taldeenak guztiak. Egitaraua osatuko duten hamabi ikuskizunen zerrenda aurrerago jakinaraziko dute. Ekainaren amaiera aldera egingo da dFeriaren “trantsiziozko” edizioa.