"Ez dugu ezer utopikoa egin nahi, baina herrigintzan norabidea jarri bai"

  • Juan Luis Arexolaleiba (Arrasate, 1964) Bagarako koordinatzailea da eta Jon Sarasua (Aretxabaleta, 1966) Mondragon Unibertsitateko Lanki Lankidetzarako ikertegiko zuzendaria. Esperientzia kooperatiboa herrigintza molde berri batean berkokatu guran dabiltza.

2010ko martxoaren 04an
Arexolaleiba eta Sarasua
Juan Luis Arexolaleiba, ezkerrean, eta Jon Sarasua Aretxabaletako kaleetan; bertan du egoitza Bagarak.Iñigo Azkona

Azaldu modu labur batean proiektuaren muina zein den.


Jon Sarasua. Gure bailaran tresna eta indargune bereziak biltzen dira eta, gizarte antolatuaren indarretatik abiatuta, herrigintzan jauzi kualitatiboa emateko abiatu den prozesua da.

Juan Luis Arexolaleiba. Lau osagai bateratzaile identifikatu ditugu: euskaltasuna, elkartasuna, iraunkortasuna eta hiru ipar hauek bideratzeko herritar eta erakundeen autoeraketa edo autogestioa. Eta abiatzeko, aipatutako osagai horiekin hiru arlo jorratzea pentsatu genuen. Bat, kooperatibagintza: izaera sozio-enpresarialean sakonduz, barrura eta kanpora begira urrats berriak eman behar dira. Bi, hezkuntza arloan ere esperimentalak izateko arrazoi eta aukerak baditugu. Eta hiru, sustapena deitu duguna, gure gizartean premia duten bederatzi arlo identifikatu ditugu herri-ekimenetik hauetan eragiteko asmoz.

J. S. Proiektu sozial integratua da hau eta bere atzean bailarako indar kooperatibo eta sozialak daude. Zer da integratzen dena? Herrigintzan ari diren gizarteko gune eta eragileen arteko norabideak bateratzean datza prozesu honen giltzarrietakoa. Gure bailara izan da “esperimentala” gauza batzuetan eta beste jauzi prestatzen ari da orain.

Zergatik orain?


J. S. Belaunaldi baten bultzada da. Sustraietako bat da kooperatibagintzan azken hamar urteetan egin dugun gogoeta. Hor adar asko atera dira, baina horietako bat da kooperatibagintza herrigintzaren zerbitzuan sortu zela eta XXI. mendeko kooperatibagintzaren berrideologizazioa herrigintzara bideratu behar dela.

Noranzkoa da jauzi hori?


J. S. Lehen Arexolaleibak lau ipar nagusi aipatu ditu. XXI. mendean gizartea euskaratik ulertzen dugu eta aurrerapausoak eman nahi ditugu. Beste bat autoeraketarena da, mundu mailan gune pribilegiatu batean gaude, baina kooperatibagintzak ere baditu higadura zantzu esanguratsuak eta kontraesan ugari. Jauzi kaulitatibo bat eman gura dugu identitate kooperatiboaren berreskurapenean. Salto kualitatiboa hezkuntzan, herrigintzari lotuago egon dadin. Eta berdin sustatzeko hautatu ditugun bederatzi arloetan. Baina jauzi kualitatibo handiena zera da, arlo guztiak prozesu bakarrean kokatu ditugula ikuspegi integratu batetik bultzatzeko.

“Nekatuta datorren korrikalariari”, kooperatiba zaleari erreleboa eman nahi diozue. Nola eraman nahi duzue aurrera lekukoa?


J. S.
Arrasateko esperientziak argi-ilun asko dauzka, ez gaude hemen bere apologia egiteko. Batetik, sistema kapitalistaren barruan ondo txertatzen den fenomenoa da, baina bestetik baditu ukaezinak diren eraldaketarako osagaiak. Heldu da unea kooperatibagintza honen kontraesan horiek mugitu eta herrigintza molde berri batean txertatzeko, edo bestela seguruenik esperientzia hori ez zaigu interesatzen gutako askori.

XX. mendeko beste ideologia emantzipatzaile batzuk iritsitako lekura iritsi dira eta XXI. mendea galdera ideologiko berriekin dator. Horiei erantzuteko autoeraketa intuizio garrantzitsua izango da. Hori da bereziki Arizmendiarretarengandik interesatzen zaiguna, pentsamendu autogestionarioa. Bere autoeraketa eredua oso garai desarrollista batean kokatzen da eta guk beste era batera ulertzen dugu, baina tresna moduan ardatza izango da. Bailararako prozesu hau desafio praktikoa da, baina baita ideologikoa ere.

Sustatzeko bederatzi arlo aipatu dituzue [begiratu erreportaian zeintzuk]. Zein lehentasun daude horien artean?


J. L. A.
Denak dira lehentasunezkoak. Dagoeneko arloetako parametro nagusiak zehaztu ditugu eta sei lagunez osatutako taldea eratu dugu arlo bakoitzeko, diagnostikoan sakondu eta proiektu zehatzak egin ditzaten. 2010etik aurrera oso proiektu praktikoak izango ditugu esku artean. Une horretan ikusiko dugu eremu bakoitzean zer egiteko gai garen.


Zer dira egitasmo praktiko horiek, adibidez?


J.S.
Nekazaritzan, esate baterako, nekazari gazteak jardun horretatik bizi ahal izateko proiektuak gauzatzea: elikadura sareak eta kontsumo taldeak sortu; emakume inmigranteekin kooperatiba bat egin agian, hauek euskalduntzeko plan pilotu sakona, etxebizitza kooperatiboak bultzatu, etxebizitza behatoki bat…. Hemendik urte t’erdira 20-30 proiektu zehatz izan ditzakegu esku artean, lanean ari den talde bakoitzak aurreratzen duen arabera. Horregatik esaten dugu hau ez dela proiektu bat, prozesu bat baizik.

Eta ekimen horiek guztiak ez dira batez ere instituzioek bultzatu beharrekoak, arlo publikoak?


J.S. Batzuk bai eta beste batzuk ez. Gaur egun nork egiten ditu gauzak gure gizartean? Ekimen publikoak –estatuak– badu bere esparrua, kapitalak edo merkatuak berea eta gizarte ekimenak ere berea. Zer dagokio gizarte ekimenari eta zer udaletxeari? Etorkizuneko debate nagusietakoa da, gurean esperimentatzea dagokigu udaletxeak bere zeregina izango du eta gizarte ekimenak berea. Ez dugu aurreikusten instituzio publikoen burokraziapean bizi den herri bat. Guk ez dugu lehiarik gura udaletxeekin, elkar osa dezakegu.

J.L.A.
Bailara honetan gauza asko egiten dira, baina ez daude elkar lotuta, ez dago osotasunik, eta guk ipar ilusionagarria jarri gura dugu. Gazteen esparrua jorratzen ari ginela, esaterako, gazteen aisialdia arloari ekin genion, baina berehala ohartu ginen ez zela hori; guk gazteen konpromisorako heziketaz ari ginela adostu genuen. Beste bat, euskalgintza: bailaran gauza asko dira jada, gu ez goaz elkarte berri bat sortzera, baina iparra bai berfinkatu behar dela eta horretan eragin nahi dugu. Ez gaude iraganeko erreferentziei begira, munduan egosten ari diren esperientzia interesgarriak jaso eta bertako unibertsitateak duen gaitasun intelektuala aprobetxatu nahi dugu herrigintzara eramanez.

J. S.
Kooperatibagintza eta euskalgintzari dagokienez, hau jarrauzi bat da, hau da, jarraidura eta jauzia. Belaunaldi baten kontua da nolabait.

Eta ez ote da posible halako ekimen bat indartzen bada, instituzioek, alderdi nagusiek, berau mehatxu gisa ikustea?


J. S. Orain ez, baina epe ertainera agian bai. Hemen gizarte antolatuaren esparrua indartsua da, baina bertako agintari publikoak ere, oro har, herrigintzari nahiko lotua daude eta lotu gaitezke bailaran humanizazio prozesu berrietan esperimentatzeko. Ez dugu ezer utopikoa egin nahi, baina norabidea jarri bai.


[Irakurri Bagara Elkarteari buruzko erreportajea, ale berean]

Azkenak
2025-02-21 | Elhuyar
Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean ez zuen inongo ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Euskal artista ugari izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dieten omenaldian

Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da. 


Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


Eguneraketa berriak daude