Errezeloz begiratuak oraindik ere

  • Geroz eta emakume ezkongabe gehiago bizi da bakarrik, eta ikerketen arabera, horrela bizi diren 30 urte inguruko emakumeei asko gustatzen zaie euren bizimodua. Hala ere, eta garai bateko ikuspegia aldatu den arren, oraindik estigmatizatu egiten ditu gizartearen begiradak.
Bikoterik gabeko emakumeak
Bakarrik bizi diren gizonen kasua onartuago dago oraindik. Bakarrik dagoen emakumea susmo eta espekulazioen objektu da ordea.Dani Blanco
Bakarrik bizi izan diren emakumeek besteen isekak eta ezinikusiak jasan behar izan dituzte orain dela ez hainbeste denbora arte. Gizon ezkongabeen ohiturak berriz, interesgarritzat jo izan dira eta barrea eragin izan dute zenbaitetan. Emakume ezkongabeei ordea zahar ozpindu usaina zerien.

XIX. mendean, hirien hazkundearekin eta industrializazioarekin hasi ziren gauzak aldatzen. Esku-lana beharrezko zenez, emakume ezkongabeen esku-lana ere aintzat hartu zen gizarte burgesaren garapen ekonomikorako. Hala, hiri handiak bakarrik bizi ziren emakumeen bilgune bihurtu ziren. Ordura arte, emakume ezkongabeak familiaren baitan ezkutatuak bizi ziren. Garapen industrialak emakume ezkongabeak gizarte osoaren bistan jarri zituen hirietan. Neska gazteek ordea ez zuten ezkongabe geratu nahi, neskazaharrek iseka eta errukiaren xede izaten jarraitzen zutelako. Gainera, garai hartan esaten zenez, emakume bat ezkongabe geratu edota goiz alarguntzen bazen, erotasun histerikoa, malenkonia edota orokorrean emakumezkoen berezko gaitzat jotzen zirenak harrapatzeko arriskua handitu egiten zen.

Egoerak pixkanaka hobera egin zuen emakumea lan mundura eta hezkuntzara sartzen hasi zen heinean. Ordura arte emakumeen bizitzaren ibilbide logikoa zena aldatzen ari zen: harreman ezberdinak izaten zituzten, bata bestearen atzetik, edo behin baino gehiagotan ezkontzen ziren alargundu ondoren... Fenomeno honi buruz asko eztabaidatzen zen garai hartan. Parlamentari ingelesek lanik ez zuten neskazaharrak itsasoratu eta antipodetara bidali behar zirela proposatu zuten. AEBetan XIX. mendean emakume ezkongabeen kopurua hazi egin zenez, “soberan” zeuden emakume hauek.

Oregon eta Kaliforniara itsasoratzeko proposamenak egin ziren, non biztanleriaren portzentaje altu bat gizonezkoa zen.
Espainian, 1860ko zentsuak dio 15.600.000 biztanletik gora zeudela, horietatik 7.900.000 inguru emakumeak ziren: biztanleriaren %49,55 gizonak eta %50,5 emakumeak. Azken horien artean, ezkongabeen taldea oso handia zen: 4.343.158 zeuden ezkondu gabe eta 2.862.015 ezkonduta. 702.800 berriz, alargun zeuden. Beraz, bakarrik bizi ziren edo gizonik gabe geratu ziren emakumeen kopurua 5 milioitik gorakoa zen. Berdina gertatzen zen 1797ko zentsuan. Carmen Alborch politikari eta idazle espainiarraren Solas liburuan jasotzen diren datuen arabera, 31-40 urte bitarteko emakume ezkongabeen taldea 1.174.156ra iristen zen. Pentsatzekoa da kopuru hauek arazo latz bihurtzen zirela emakumeak egin zezakeen bakarra ama eta emazte lana zen gizarte batean.

Garuna eta umetokia ez omen dira bateragarriak

Bada beste datu berezi bat ere: garai hartako emakume ezkongabeen kopurua askoz handiagoa da maila sozial altuetan. Kulturarako sarbideak eta gaitasun intelektualak ezkontzatik aldentzen zituen emakume asko. Carmen Alborchek bere liburuan dioenez, “badirudi umetokia eta garuna ez direla organo bateragarriak”.

Garai hartan, emakume ezkongabe askok ardura postuak lortu zituzten lan erlijiosoetan, misioetan, aldizkari erlijiosoetan... Antzerkia, opera eta baletak ere askatasun guztiarekin bizitzeko aukera eskaini zion hainbati.

Literaturan ordea,“emakumea” eta “bakarrik egotea” elkarrekin agertzen baziren, beldurra eta errezeloa sortzen zituen. Gizarte ingelesak adibidez, emakume ezkongabeen kopuruaren hazkundea gizarte gaixo baten adierazpena zela ohartarazi zuen. Juxtu gaur egun esaten denaren kontrakoa.

“Emakume ezkongabea emakume idealaren kontrako modeloa da”, dio Carmen Alborchek bere liburuan. Neskazaharren edozein deskribapen egiten denean ideal femeninoaren desbideratzearen mamua egoten da atzean. “Lesbiana, prostituta, sasijakituna... Horrelako esanahi eta erabilpen negatiboak Mendebaleko kulturan dabiltza, benetako oinarririk ez duten arren; baina neska-zaharraren pertsonaia literarioaren sorrera, eta estereotipo horren erabilera banala, XIX. mendeari zor dizkiogu”.

Hala izanik ere, ez al dute oraindik bakarrik bizi diren pertsonek eta batez ere emakumeek gizartearen mehatxu begirada jasan behar izaten? Garai bateko emakume ezkongabeak ezin zuela gizon bat lortu esaten zen; oraingo emakume ezkongabeak ez du gizonik nahi bere ondoan; lehenagoko neskazaharrak arrarotzat hartzen ziren, gaur egungoak egoista eta hedonistatzat. “Gaur egun bakarrik bizi diren emakume hauei errudun sentiarazten zaie edota erruki izaten zaie gizarteak berez eman dien funtzioa ez dutelako betetzen”, dio Alborchek. Izan ere, emakume ezkongabeen kasuan beti dago presente haurrak izateko funtzioa. Bitxia da, baina oraindik ere gizon ezkongabeen mitoak aurrera darrai, eta oraindik ere beraiek dira gehien ezkondu eta birrezkontzen direnak.

Bakarrik bizi diren gizonen kasua beraz, emakumeena baino onartuago dago oraindik. Ezberdintasun hau leku publikoetan nabarmentzen da batez ere. Almudena Grandes idazle espainiarrak Atlas de geografía humana izeneko azken liburuan honela zioen: “Luxuzko hoteletako tabernak nire faboritoak dira. Hotel oso garesti bateko tabernako mahai diskretuan lasaitasunez kopa bat hartzen bakarrik dagoen emakume batetaz inork ez du inongo susmorik izango (...) Hotel merke bateko tabernan, bakarrik dagoen emakume batek, ez dakit zergatik, erruki ziztada anbiguo bat sorrarazten du begiratzen dutenengan, emakume horren bakardadea inoiz aukeratua, akzidentala edota aldi baterakoa izango ez balitz bezala”. Bakarrik doan emakumeak beti bi sentimendu sortzen ditu oraindik, Carmen Alborchen esanetan: errukia, ez duelako lortu gizon bat bere ondoan izatea; edota gizon horren bila dabilelako ziurtasuna, eta beraz harrapakin erraza bihurtzen da. Bakarrik dagoen emakumea susmo eta espekulazioen objektu da beti. Baina hala ere, AEBetan 1985-1986 urteetan eginiko hainbat iritzi ikerketen arabera, ezkongabeko emakumeen %60ak ezkonduta zeuden emakumeak baino zoriontsuago zirela zioten, eta 20 eta 30 urte bitartekoek ezkongabe geratzearen aldeko jarrera gero eta nabarmenagoa azaltzen zuten.

Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


Eguneraketa berriak daude