argia.eus
INPRIMATU
Bahea
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko martxoaren 04a

Arantxa Urretabizkaiak El Correon esanak: "Gero esango dute euskararen kontua politizatua dagoela, kolore politiko zehatzegia eta nabarmenegia duela. Kolore bakarra, gainera. Bada, horrela balitz, erantzukizun nagusia ez litzateke euskaldunona, ezta euskaltzaleena ere, euskaldun izan nahi ez dutenena baizik, ez baitio inork inori euskara ikastea debekatzen. Are euskararen monopolioa salatzen dutenei, ez die inork urteko euskal nobelarik hoberena idaztea debekatzen, edo bertsorik zorrotzena botatzea galarazten. Euskararen mundua ez du inork bahitu. Hori bai, askori ez zaio interesatu izan. Edo, okerrago, askok pentsatu izan du mundu hori zaharkitua zegoela, iraganarekiko nostalgikoz betea. Gehiegizko politizazioa edo are euskararen diktadura salatzen dutenek euskaraz ikasiko balute, anitzagoa izango litzateke gure mundu txiki, adoretsu eta nekatu hau".