Némirovsky iparraldeko haizea: hotz mina

  • Irene Némirovsky ::Arimen maisua.

    Alberdania

    orrialdeak ::255

    prezioa ::18€

Emakume honen biografia edonor harrapatzeko modukoa da. Jakin nuenean Kieven jaiotako idazle honek udak Hendaian egiten zituela, eta zaintzaileekin euskara ikasi zuela, arras erakargarri bihurtu zitzaidan. Literaturako eremuetatik urrundu eta soziolinguistikara gehiago hurbilduz, beti pentsatu dut horrelako pertsona klaseak direla benetan gure hizkuntza eta gure kulturarentzat amu. Némirovskytarrak herriko jauregi edo etxalde eder batean hartzen omen zuten ostatu Biarritzera, Donibane Lohizunera edo Hendaiara etortzerakoan; artean nexka ostatu xume batera bidaltzen omen zuten zaintzaile batekin. Familia aberatsa izanik ere, judu erratuaren paradigma argia dugu Némirovskyren sendia. Iraultza Sobietarrak Frantziara erbesterazi zuen familia, eta Frantzian egin zen idazle Irene. 40 urte oraindik bete gabe zituela, berriz ere, erbesterako bideari heldu behar izan zion, oraingoan bueltarik gabekoa: Auschwitz-era eraman baitzuten. Bakardadea, judu erratuaren bizitza eta heriotza dira idazle honen aurkezpen agiriak.

Eider Rodriguezek Dantzaldia euskaratu zuenean, nire artean pentsatu nuen bi idazle hauen artean “Hendaiako hondartzaz gain, zerbait gehixeago egon beharko din bada”. Eider Rodriguezen idaztankera iparraldeko haizearekin parekatu dut beti: gogorra, fina eta zorrotza. Hotz mina. Otu zitzaidan Eiderrek Némirovsky itzultzeko arrazoi asko izango zituela, aurki neguan gurean jotzen duen haize horretatik zer edo zer izango zuela Némirovskyren lumak.

Dantzaldia irakurtzen udako ilunabar bat eman nuen, ez gehiago, hasi eta bukatu egin bainuen. Motza bezain sakona, eta zorrotza bezain iradokitzailea. Nobela hartatik pertsonaien psikologietan modu sakonean sartzeko gaitasuna izan zen gehien erakarri ninduena. Gaiak aukeratzeko eta tratatzeko trebezia eta ironia apartak otu zitzaizkidan: ama-alaba arteko harreman gatazkatsua, maitasun-gorrotoa.

Arimen maisua irakurtzen arratsalde bat baino gehiago pasatu dut eta matakabras lagun izan dut. Eta oraingoan ere Némirovskyren idaztankerak erabat bere egin nau. Oraingoan ere pertsonaiak sortzeko, txirikordatzeko eta gaiekin trantzean jartzeko gaitasuna azpimarratu beharko nuke. Hain errealak eta krudelak egin zaizkit, gogoanbeharra daukadala atzetik segika zebilzkion pertsonaiak eta gaiak direla. Iban Zalduari duela gutxi irakurri edo ulertu nion, euskal literaturaren inguruan zerbait berririk esatekotan eta txalotzekotan, itzulpenen ugalketa dela, eta hori gurean idazkera edota irakurketa kaxkarrak ekiditeko bidea izan daitekeela. Eta ez dakit egia izango den, baina Némirovskyren indarra baldin badute, bat baino gehiago harrapatuta geratuko da literaturaren sareetan.

ASTEKARIA
2010ko martxoaren 07a
Azoka
Azkenak
2025-04-03 | El Salto
Luigi Mangionerentzat heriotz zigorra eskatuko du fiskalak, osasun aseguru-etxe bateko buruaren hilketagatik

Heriotza-zigorra eskatzeko argudio gisa, "indarkeria politikoko ekintza" izan zela adierazi du AEBetako Fiskal Nagusiak.


2025-04-03 | Gedar
Israel Premier Tech talde sionista Lizarrako txirrindularitza-lasterketa batetik kanporatzea lortu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformaren ekimenez, txirrindularitzarekin lotura duten 70 bat pertsonak eskatu dute talde sionistak ez dezala txapelketan parte hartu, eta lortu dute.


Espetxera bidali dute Ion Aranburu realzaleari Sorian egindako erasoaren harira atxilotuetako bat

Ion Aranburu koma egoeran eta ZIUan ingresatuta egon zen hainbat astez, erasoaren ondorioz.


Israelgo presondegietako torturak argira ekarri ditu The Independent komunikabideak

Lekukotasunak, autopsia txostenak eta atxiloaldian izenpeturiko adierazpenak bildu ditu The Independent komunikabide britainiarrak. 2023ko urriaren 7az geroztik 70 palestinarrek dute bizia galdu Israelgo presondegietan. Palestinar presoen alde dabilen Addameer elkartearen... [+]


Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Eguneraketa berriak daude