argia.eus
INPRIMATU
Antzinako Egipton, makillajea sendagaia ere bazen
Joxerra Aizpurua Sarasola 2010ko martxoaren 03a
Egiptoarrek berunean oinarritutako makillajea erabiltzen zuten, ustez ederrago aurkezteko euren buruak, baina berriki egindako ikerketa batek azaltzen du makillaje horren bidez tropikoetan hain ohikoak diren begi-infekzioei aurre egiten zietela. Horretarako, Parisko Louvre Museoan dauden laginak aztertu dituzte.
- http://ttiki.com/10749 (Gaztelaniaz)