Eraikinek euskaraz hitz egiten dute

  • Aldiri. Arkitektura eta Abar euskara hutsean egindako lehen aldizkaria sortu dute Ibai Gandiaga eta Unai Fernandez de Betoño arkitektoek. Informazioaz harago eztabaida sortu nahi dute, arkitektura plazaratu.
Ibai Gandiaga eta Unai Fernandez de Betoño
Ibai Gandiaga eta Unai Fernandez de Betoño. Bi arkitektook bultzatu dute Aldiri aldizkaria argitaratzea.Dani Blanco
“Arteaz aparte teknika da, eta gure gizartea eraldatzen du”, horrelaxe definitzen du arkitektura Ibai Gandiagak. Gandiaga, Unai Fernandez de Betoñorekin batera, Aldiri. Arkitektura eta Abar aldizkariko zuzendaria da, estreinakoz euskara hutsean arkitekturari buruz diharduen agerkaria.

“Arkitekturaz gure hizkuntzan aritu nahi genuelako sortu genuen Aldiri. Guk irakurri nahiko genukeen aldizkaria idatziz orain arte zegoen hutsunea bete dugu”, Fernandez de Betoñok dioenez. Izan ere, egundaino izan da alor hori lantzen zuen euskarazko materialik, baina denak itzulpenak izan dira. Eta horrek ez zituen asetzen bi arkitekto hauek. Beraz, euskaraz arkitekturaren ezagutza produzitzeko interesa zeukaten beste lau lagunekin indarrak batu zituzten. Ekimena gauzatzeko Udako Euskal Unibertsitatearen laguntza izan dute.

Aldizkariaren itxura erabakitzeko orduan, monografikoaren aldeko apustua egin dute, besteak beste, eztabaida bultzatzeko lagungarri delakoan. Hiru hilabetean behin argitaratuko duten ale bakoitzean arkitekturaren adar bati begira jarriko dira; abenduan aurkeztu zuten 0 zenbakian, esaterako, arkitekto hasiberriak eta bizi dituzten komeriak izan zituzten hizpide, eta, lehenengo alean, berriz, Babes Ofizialeko Etxebizitzak. Ekologia, energia berriztagarriak, diseinua, artea, soziologia, geografia... Horien denen euskarri izateko gogoz jaio da Aldiri. Edonola ere, Euskal Herriko arkitektura da proiektuaren ardatza, eta hortaz, ale bakoitzean euskal arkitekto bati egindako elkarrizketa eta gure lurretan gauzatutako proiektu baten analisia txertatuko dituzte. Zenbait kasutan, gainera, autore bati monografia osoa eskaintzea aurreikusi dute, Luis Peña Gantxegiri edo Miguel Garairi, kasu. Halaber, unean uneko gaia ikuspegi ezberdinetatik eta begirada anitzez landuko dutela argi utzi dute. Jorratuko dituzten edukien arabera alor horretan aditua den arkitekto espezializatuarengana joko dute azterketa edo analisia hark egin dezan. Zentzu horretan, ez daude kexatzeko moduan jende asko hurreratu baitzaie dagoeneko laguntza eskaintzera. Harrera on hori arkitektura ikasketak euskaraz egin dituen belaunaldia jada kalean izateak bermatu die, hein handi batean.

Bloga, kritika sustatzaile

Aldiri eskuratu nahi duenak gaur gaurkoz Elkar dendetan izango du horretarako abagunea, nahiz eta lauzpabost saltoki espezializatutan ere salgai jartzeko modua lantzen ari diren. Harpidetza sistema eta bloga izango dira beste aukeretako batzuk. Sareko eta papereko edukiak ez dira erabat berdinak Fernandez de Betoñok azpimarratu duenez: “Blogeko edukiek kutsu kritikoagoa dute, xedea baita feedbacka edo hartu-emana sortzea gure eta gaian interesa duen edonoren artean”. Denborarekin papereko edukiak sarera pasa nahi lituzkete, baina beti ere papereko euskarria lehenetsiz. Hori bai, argi dutena da arkitekturarekiko sentsibilitatea duen ororengana iritsi nahi dutela, ez arkitekto edo arkitektura ikasleengana soilik. Helburu hori oraingoz gauzatzen ari dira, harpidedunen artean, besteak beste, historialariak, abokatuak, kazetariak eta paisajistak baitaude. Aniztasun horrek argi erakusten du interesa egon badagoela; “egunkarietan begiratu besterik ez dago jabetzeko garrantzia ematen zaiola, nahiz eta beharbada zuzenean ez jorratu”.

Berritasuna erantsi nahi izan dute arkitektura aldizkarien merkatura, eta horretarako planoei garrantzia eman eta testuak memorietara soilik mugatu ordez, zerbait berria eranstea hautatu dute: kritika. “Informazioa iragazi ondoren analizatu nahi dugu, eta horren bidez eztabaida sortu”.

Euskara eta arkitektura, arkitektura eta euskara; zein harreman dute bi horiek? “Espainiako edo Frantziako kode teknikoak arkitekto batek bete beharreko lege garrantzitsuenak dira eta ez daude euskaratuak”. Gainera proiektuak, oro har, ez dira euskaraz egiten –gehienez jota elebidunak izaten dira– eta kontuan izan behar da arkitektura baten sortze prozesuan jende askok hartzen duela parte –arkitektoak, bezeroak, eraikitzaileak, aparejadoreak, tokian tokiko udaleko teknikoak, eta abar–, eta horiek denak euskaldunak izatea oso zaila dela. Gandiagak honakoa ere gaineratu du: “Atzerritar asko dabiltza eraikuntzako sektorean lanean eta sarri gaztelaniaz komunikatzeko ere arazoak izaten dituzte, pentsa!”. Nolanahi ere, dena ez da ezkorra euskararentzat, zurgintzako eta hargintzako hiztegia aberatsa baita oso. Eguneroko jardunean, ordea, hiztegiak ezer gutxirako balio duela aipatu dute, obra batean ez duelako praktikotasunik eta hiztegia hizkuntza denetan galtzen ari delako. Aitzitik, EHUko irakasle hauen xedea ezagutza euskaraz sortzea da, horrek denboran irauten duelako; eta, gaztelaniak, frantsesak edo ingelesak gorputz teorikoa duten moduan, euskaraz zentzu horretan gabezia handia duelako.

Arkitektura globalizatua

Beraz, argi dagoena da euskarazko erreferentzia materialik apenas dagoela. Eta Euskal Herriko arkitekturari begira jarriko bagina, zer esan genezake horri buruz? “Ez dut uste Euskal Herriko arkitektura bereizten duen ezaugarririk dagoenik. Hori bai, haustura handia nabaritzen da Iparraldearen eta Hegoaldearen artean, bereziki hirigintza mailan; Iparraldean paisaian sakabanatuta dauden etxetxoak nagusitzen dira eta Hegoaldean, ordea, trinkotasunera jotzen da gehiago”, Fernandez de Betoñok azaldu duenez. Zentzu horretan bai, baina egunkarietan edo aldizkarietan agertzen diren eraikin panpoxoetan erreparatuz gero, ez dago alde handirik hemengo eta beste herrialdeetako arkitekturaren artean, beste arte guztiekin gertatu moduan arkitektura ere globalizatzen ari baita.

Euskal Herriko arkitekturan Ibai Gandiagak frontoiak nabarmendu ditu: “Bi paretek toki bat nola sorrarazten duten erakusten du frontoiak, espazio hori leku izatetik toki izatera nola igarotzen den”. Kirol gunea, bazkariak egiteko lekua, aterpea, merkatua, kontzertuetarako edo ekitaldietarako eszenatokia... Orotariko funtzioak betetzen ditu frontoiak gure artean, xumea bezain bereizgarria da. Hori bai, bat hautatzekotan Azkoitikoa aukeratuko luke. Unai Fernandez de Betoñok, ordea, oso bestelako arkitektura azpimarratu du: “Ni hirigintzako irakaslea naizenez, hemengo alde zaharrekin geratzen naiz. Erdi Aroan eginak dira, eta askok helburu politikoak edo militarrak zituzten. Horrenbestez, zaindu beharreko harribitxiak dira”. Gasteizko Alde Zaharra du gustukoen, noski, bera hangoa baita. Arkitekturak –arte guztiek lez– estetikaz gain asko baitu sentsazio eta sentimenduetatik.

Azkenak
Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.


2025-02-24 | Ahotsa.info
Milaka pertsona manifestatu dira Iruñean Israelen zigorgabetasunaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen urraketen aurka

Yala Nafarroak deitutako manifestazioan 2.000 pertsona inguruk hartu dute parte eta Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu Gaztelu plazan amaitzeko. Azken irakurketan adierazi dutenez, "erokeria distopiko hori geldiarazi daiteke, askoz gehiago garelako kapital handiak... [+]


2025-02-24 | ARGIA
Gobernantza krisia Eusko Ikaskuntzan

Eusko Ikaskuntzak adierazi du Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituztela azken hilabeteetan. Bideratu bitartean marka eta egoitza erabiltzea ukatu diote. Lehendakaria ere aldatu dute.


Hauteskundeak Alemanian
Eskuina nagusi Alemanian, eta eskuin muturrak botoak bikoiztu ditu

Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.


Diskoteka bateko atezaina atxilotu dute Gasteizen, “zuhurtziagabekeriazko giza hilketa” egotzita

Gertakariak igande egunsentian suertatu dira 5:00ak aldera Gasteizeko Mitika diskotekan. Hildako pertsona 31 urteko gizon bat da, eta lurraren kontra buruarekin hartutako kolpe baten ondorioz hil da, antza atezainak kolpe bat eman ostean.


Gazako su etenaren aurrean, Zisjordaniaren okupazioa sendotzen ari da Israel

Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]


Gerraren eta militarismoaren aurka, manifestazioak egingo dituzte gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.


2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


Diario de Noticias de Álava egunkariko langileen salaketa
“Adimen artifiziala horrela erabiltzea kazetaritzari eta irakurleari iruzur egitea da”

Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]


2025-02-24 | Estitxu Eizagirre
Ziminttere
Sukaldea emakumeen jakintzak partekatzeko botere eta plazer espazio denean

Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.


Eguneraketa berriak daude