argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2010ko martxoaren 03a

Aingeru Epaltza idazleak Euskonews & Media agerkari digitalean: "Noizbait idatzi nuen zein izan den luzaz nire eta nire inguruko zenbaiten sentipena: ‘Nafarren artean euskaldunegia, eta euskaldunen artean nafarregia’. Esaldiaren azken atala apaltzen hasia zen azken urteetan –areagotu, berriz, lehenbizikoa– eta hara non berriz sumatzen hasi naizen lehengo sentipen deseroso bera. ‘Lopez efektua’, nonbait. (...) Zertaz idatzi ez zaigu faltako [2020an], ez baitut miraririk espero gure paisaia mindu eta nekatuan. Zaharragoak izanen gara eta leporainoago egonen gara gure kontu triste guztiez, baina aldatu, ez diot nik deus aldatzeko itxurarik ikusten. Non ez den gazte belaunaldi bat etortzen eta gu guztiak –idazleak, kazetariak, politikoak, musikariak, terroristak, historialariak, euskararen militanteak...– zartako batez erretirarazten, oihuka egiten digutela: ‘Segi hemendik, kalamidadeak!’ Horretan da nire esperantza apurra".