"Epaitegietan ez du aurrera egin euskararen erabilerak"

  • Nekane San Miguel (Arrasate, 1953) abokatu lanean hasi zen 1976an. 1991n epaile egin zen eta Galizian eta Tolosan jardun ondoren, duela hamar urtez geroztik, Bizkaiko Lurralde Auzitegiko magistratua da. Bere lanbidean euskararen osasuna nolakoa den galdetu diogu.
1993an, Tolosan, egin zenuen lehen epaiketa euskaraz. Uste izan omen zenuen euskararen etorkizuna, justizia administrazioan, oparoagoa izango zela.
Epaitegietan ez du aurrera egin erabilerak, denetariko baliabideak zabaldu edo nabarmen gehitu arren. Jaurlaritzaren azken aldaketa arte izan diren arduradunak ahalegindu ziren hainbat tresna guztion eskura jartzen, eta aurrerantzean atzeraka ez joatea gustatuko litzaidake. Dena den, erabilera oso eskasa da. Egia da justiziaren eremua ez dela epaitegietara mugatzen, baina hitzarmen pribatuetan eta halako kontuetan nabarmen gehitu izan balitz gure hizkuntzaren erabilera, horrek epaitegietan nolabaiteko isla behar zukeen, eta nik, behintzat, ez dut ikusten. Berriz diot, Justizia Saileko arduradunek funtzionarioentzat (epaile, fiskal eta idazkariak barne) klaseak prestatu dituzte, euren antolaketa eta kudeaketa eskumenen barru diren lanpostu perfilak egin; hainbat dokumentu edo eredu euskaratu, Euskalterm sendotu, baita itzultzaile eta euskara sustatzaile edo animatzaileen kopurua gehitu... Honetaz ari naiz baliabideak aipatzerakoan, eta batez ere 1996az geroztik hasita aritu izan dira.

Euskara ikasteko langileen jarrera eskasa aipatu izan duzu, bai ofizial, laguntzaile eta agenteena esate baterako, eta baita epaile, fiskal eta abarrena. Zer esan nahi du jarrera eskasak?
Ikasteko interesetik aparte, deigarriena zera da: guztion zergen kontura ikasten dutenek ere, oso gutxi erabiltzen dutela, euren artean, eta “justizia eske” datorrenarekin ere, baina horrelako jarrerak oso hedatuak daude administrazioan, oro har. “Funtzionarioaren” mentalitatea nolakoa den ere jakina da.

Alderik ba al da transferitutako funtzionarioak izan ala ez?

Ez dut alderik ikusten. Jende talde guztietan denetarikoak daudela ere esan beharra dago, baina gutxiengoa da errespetuz jokatzen duena. Gai honetan errespetuarekin jokatzeko, nire ustez, erkidego honetan bi hizkuntza direla ofizial onartzea da lehen gaia, eta berehalako ondorena, biei –bata zein bestea erabiltzen duenari– trataera berdina eta aukera berberak eman behar zaizkiola jabetzea, halakorik inor uneoro gogora ekartzen ibiltzeke.

Barne egituretako langileez gain, kanpotikako zerbitzuetatik ere gaztelania dela nagusi diozu.
Hori aipatu izan dut, Justizia administrazioa ez dugulako justiziako funtzionarioek eta epaileok bakarrik osatzen: Salaketa bat jartzera Ertzaintzaren edozein komisaldegira, edo hainbat herritako Udaltzaingora joan (urruti joan gabe, ni bizi naizen Arrasatekora joan zaitez) eta ikusiko duzu zein hizkuntzatan jasoko dizuten salaketa. Hori, gero, delitu edo falta den jakiteko epaitegian sartzen da. Bada, %99tan erdaraz sartzen zaigu.

Ez da ardura inori botatze aldera, baina inork irudikatzen du erkidego honetan Katalunian duela urte batzuk gertatu zena? Mossos d´Esquadrako polizien protesta egiteko modua, guztia katalanez hitz egin eta idaztea izan omen zen (hala kontatu zidaten). Hemen, ezta Atutxaren garaian ere. Oraingoetan, zer esanik ez!

Zuzenbide fakultateetatik gero eta euskaldun gehiago ateratzen da. Nabari al duzu lanean?
Adibide triste bat jarriko dizut: 1994an Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Praktika Juridikoko Eskolan klaseak ematen hasi nintzen, eta garai haietan “korpus juridikoa” hain landuta ez bazegoen ere, Eskola horretako lehenengo urtetako ikasleak erraz, “korriente” mintzatzen ziren euskaraz. Gaur egun, klaseak euskaraz ematen jarraitzen dugu, baina ikasle askok klasean ere, euren artean erdaraz egiten dute, eta garbi duzu gero gertatuko dena –hala gertatzen da–: ez dutela euskara erabiltzen euren idazkiak aurkezterakoan, edo funtzionarioei zuzentzerakoan; are gutxiago epaileei.

Duela hilabete batzuk, euskaldundu den epaile batek esaten zidana aipatu nahi dut. Bera hemengoa, bertakoa izanik, ez du euskara jakiteko beharrik izan, baina epaile egin zenean ahalegin hori egitea ezinbestekoa iruditu zitzaion legea bete nahi bazuen. Bere ustetan, hiritarra edo abokatua euskaraz zuzentzen bazitzaion hizkuntza horretan erantzuna jasotzeko eskubidea zuen. Egun euskara ulertzen du eta polito hitz egin ere, baina ez zaiola demanda bat bera ere euskaraz ailegatu esan zidan, eta horrelako egoera eta jarrerek gu, euskaldunok deskalifikatu egiten gaituela zioen. Luze eta zabal hitz egiteko gaia da hau, eta beste hainbat alorretan (justiziarekin zerikusirik ez dutenak) gure zabarkeria hau azterketa gai delakoan nago.

Gure zilborrera begiratu beharko genukeela behin baino gehiagotan esan duzu.
Oso arrazoi xinplea dela iruditzen zait, eta aspaldi esan zuen poetak hamaika aldiz errepikatu duguna: hizkuntza gugatik galduko dela, guk ez dugulako hitz egiten, guk ez ditugulako hemen bizi diren gure inguruko erdaldunak euskaraz hitz egitera, edo gutxienez euskara ulertzera, “behartu”. Normalizazioa ezin da militantziaz mantendu, baina dugun egoera ikusita normalizaziorako atea militantziaz zabalduko dugu. Ahalegin handia da, baina ez dago beste biderik.

Abokatuak esango du pisutsua dela itzulpenarena eta herritarrak berriz epaitegian aurreragoko lanik baduela pentsatuko du. Aitzakiak al dira?
Dudarik gabe. Errua inori botatzea erosoa omen da, baina errurik ez duena, errugabea da, ahalmenik gabea. Errua inorena baldin bada, gu errugabeak bagara, beste horrek egin behar, guk ezin dugulako, ezta? Oso diskurtso arriskutsuak entzuten ditut guztiaren kontra, gure errua –eta aldi berean ahalmena– ukatuz.

Nola estimulatu edo konbentzitu abentura horretan sartzeko?
Geroz eta zailagoa ikusten dut. Sasoi hauetan jendea ez dago ezer sakrifikatzeko gertu. Arazo eta afera guztien soluzioa inori exijitzen diogu, ez bakarrik kontu honetan.

Euskararen arazotxoa problema handi bihurtzeko euskaldun denok epaitegietan euskaraz egitea proposatu duzu.
Dudarik gabe hori da egoera aldatzen hasteko lehen urratsa. Atera kontua non gauden, baina berriz diot: irudikatzen duzu sortuko litzatekeen giroa euskaldun guztiok euskaraz mintzatuko bagina non nahi?

Azkenak
2024-12-12 | Nicolas Goñi
Plastiko kutsadurari buruzko gailurraren porrotak kudeaezin bihurtu dezake

Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]


2024-12-12 | Leire Ibar
Osakidetzako oposizioen filtrazioen ikerketa errudunik gabe itxi du epaileak

Blanca Ester Díaz Pulido epaileak Osakidetzako 2018ko oposizioen filtrazioen inguruko ikerketari amaiera eman dio, sei urte eta erdi igaro ondoren. Akusatu guztiak absolbitu dituzte, 22 guztira, nahiz eta bi kasu behin-behingoz artxibatu dituzten.


Kalitatezko hezkuntzaren aldeko eserialdia egin dute Iruñeko Hezkuntza Departamentuaren sarreran

Arratsaldeko lehen orduetan, 14:30ak aldera, Nafarroako ikastetxe publikoetako 30en bat langile sartu dira Iruñeko Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzan eta sarreran eserialdia egin dute. Lehen ekintza gisa planteatu dute eta, adierazi dutenez, honen bidez... [+]


2024-12-12 | Julene Flamarique
“Kanal bat, hizkuntza bat” logika gainditzeko eskatu diote ETBri

Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango... [+]


Jaja Wachukuk ez zuen lo hartu

New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]


Europako datu zentro handienetakoa Araban: zein dago proiektuaren atzean?

Ribabellosan 300 megawatioko gaitasuna duen eskala handiko datu zentroa eraikitzen ari da Merlin Propertiers enpresa madrildarra. Milaka milioi euro ari da gastatzen Iberiar Penintsula osoan, ustez puntako teknologia “jasangarria” duten baina elektro-intentsiboak... [+]


2024-12-12 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko murgiltze eredua duten haur eskolak ipintzeko eskatu diote udalari

Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.


Etorkizun bizigarriei buruzko literatura lehiaketaren sari banaketa eginen du ostiralean Sukar Horiak

Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.


2024-12-12 | Irutxuloko Hitza
Nola egin aurre arrazakeriari kazetaritzatik?

Irutxuloko Hitzak asteartean parte hartu zuen Hordago - El Saltok antolatutako mahai inguruan, Hibai Arbide, Lucia Mbomio, Xalba Ramirez eta Miriam Najibi kazetariekin.


2024-12-12 | Julene Flamarique
Espainiako enpresarik handienetan, zuzendari exekutiboen soldata batez bestekoa baino 118 aldiz handiagoa da

Ia 24 milioi euroko ordainsaria jaso zuen Jesús María Herrerak, CIE Automotiveko zuzendari exekutiboak, 2023an. 2022an 20 milioi euroko aparteko prima jaso, eta sei bider handitu zuen urteko soldata. Iberdrolak ere lekua hartu du podiumean, eta 2023an, energia... [+]


2024-12-12 | Leire Ibar
Palestinarekin elkartasunez, McDonald’s berriari boikota egitera deituko dute Santutxun

Abenduaren 13an mobilizazioa antolatu dute Santutxun (Bilbo), enpresa amerikarra palestinarren aurkako genozidioaren parte dela salatzeko. Auzoko kideek azpimarratu dute ez dutela nahi auzoan sarraskiari sostengua ematen dion enpresa multinazionalik.


2024-12-12 | Julene Flamarique
Greba abiatu dute Uberreko langileek Bizkaian, gutxieneko soldata baino gehiago kobratzeko

Grebak 27 egun iraungo ditu, urtarrilaren 6 arte. Gutxieneko soldata kobratzeko “365 egunez eta 24 orduz” lan-baldintza “jasanezinetan” lan egiten dutela salatu dute, eta lanaldiaren benetako zenbaketa egin dezan exijitu.


Berotegi-efektuko gas emisioen %8,8 eragiten du turismoak, eta isurketek gorantza segitzen dute

Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.


2024-12-12 | Gedar
Europako hainbat herrialdek eten dituzte siriarren asilo-eskaerak, al-Assaden gobernua erori ondoren

HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.


Eguneraketa berriak daude