argia.eus
INPRIMATU
Bahea
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko otsailaren 23a

Gasteizen bizi da Masengo Inamfumu kongoarra. Euskara ikasten ari da euskaltegian. El Correon esanak dira: "Hizkuntza ikasteko dugun arma bakarra ‘txapuzeatzea’ da, zeren zuzentzen dizutenean aurrera egiten duzu pixka bat. Hemen oso isilak zarete, barregarri geratzeko eta hanka sartzeko beldurra duzue, baina ausartu egin behar da".Sei hizkuntza hitz egiten ditu eta hiru urte barru euskararekin moldatuko dela dio.