1981eko estatu kolpearen klixeetatik harago

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Anatomía de un instante (Une baten anatomia). Javier Cercas. Random House Mondadori, 2009. 462 orrialde.

Asteartean, albisteen orduan, Hegoaldeko telebista gehienek irudi bera ekarriko zuten pantailara: Tejero teniente koronela Espainiako kongresuan oihuka; tiroak; Manuel Gutiérrez Mellado presidenteordea militarrei aurre egiten; eta Adolfo Suárez, presidentea, bere eserlekuan geldi. Segundo gutxi batzuk jarriko zituzten ziurrenik, eta gero aipatuko zuten 29 urte joan direla, 1981eko otsailaren 23an militar batzuk Espainian estatu-kolpea jotzen saiatu zirenetik. Agian Valentziako irudi batzuk ere jarriko zizkizuten, kaleetan tankeak, Milans del Bosch delako bat aipatu... Baina gero Juan Carlos I.aren irudi heroikoa, ia mitikoa –zentzu helenikoan, ez orain jendeak erabiltzen duen bezala– atera zuten, eta demokrazia irabazle. The End.

Klixea da honezkero Espainiako eta Euskal Erdi honetako hedabideetan. Eta klixe horretatik abiatu da Javier Cercas Anatomía de un instante izkiriatzeko. Tejerazoaren historiak ematen baitu nobela baterako; are gehiago, hainbeste urteren ondoren, errealitatea eta fikzioa pixkanaka nahasten ari direla ikusita. Urtero telebistak jokaldiaren errepikapena eskaintzen digu, baina inor gutxi ausartuko da kontrako angelua eskaintzera. Inork gutxik emango du estatu-kolpearen testuingurua. Inork ez dizkizu deskribatuko, militarrak kongresuan sartu aurreko hilabeteetan, Madrilgo botere-zirkuluetan egosi ziren konspirazioak, alderdi guztiak eta Erregea sukaldari.

Ba, lokatz horietan sartu da Cercas liburu honetan. Nobelaren teknikak erabilita osatutako saiakera, ala saiakera baten gisa idatzitako nobela, ez dio asko axola. Idazle espainiarrak lortzen du liburu osoan tentsio narratiboa mantentzea, flash-back luzeak erabiltzen ditu garaiko politikari bakoitzaren bizitzan bilatzeko; eta etengabe itzultzen da une batera, otsailaren 23ko kolpera, pertsonaia bakoitzaren jarreren zergatia ulertzeko asmoz. Hiru pertsona ditu detaile handiz erretratatzen: Adolfo Suárez, Santiago Carrillo eta Manuel Gutiérrez Mellado. Hirurak ere, Hans Magnus Enzensbergerren hitzak erabiliz, “erretretako heroiak” dira Cercasentzat, beren burua –idealak, proiektu pertsonal eta kolektiboak– zulatuz guztien interesen alde egiten duten pertsonaia grisak.

Eta, gustura irakurri dudan arren, hor egin dit karranka liburuak: kontuak kontu, eta azalpenak azalpen, hirurak, bakoitza bere modura, oportunista hutsak iruditu izan baitzaizkit beti. Cercasek kontsentsuzko tesia aukeratu du, material berarekin gehiago bustitzeko aukera izan arren. Lastima.

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude