argia.eus
INPRIMATU
Zientzia Udalekuak Elhuyarren eskutik
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko otsailaren 18a
Elhuyar Fundazioak hitzarmena sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin eta hiru proiektu hartu dituzte kontuan. Batetik, 12-16 urte arteko gazteentzat Zientzia Udalekuak antolatuko dituzte aurtengo udan. Bestetik, 120.000 euroko diru-laguntza jasoko du Elhuyar Fundazioak Kultura Zientifikoaren Laborategia antolatzeko. Azkenik, Teknopolis telebista saioa urte osoan eskaintzea adostu dute.