Salda balego!

  • Jende jatorra franko bizi da gure auzoan. Gure teilape berean bada andre bat, negu parteko igande gehienetan salda, benetakoa, ematen diguna (ez pentsa, gero, horregatik bakarrik denik jatorra). Andreak ez daki euskaraz, eta honako modu aski bitxi honetan iragartzen digu, interfonotik, salda bila jaitsi gaitezkeela: “Hoy hay salda badago”.
Besterik gabeko pasadizo xelebre bat izango da akaso, baina niri, gure auzoaren alderantzizko abrakadabra hori entzuten dudan aldiro, mirari txiki bat iruditzen zait. Nola liteke erdaldun bati beteago, kargatuago –eta, beraz, egokiago– gertatzea salda badago haren erdal ordaina baino?

Galdera erretorikoak dira horiek, hor ez baitago misteriorik. Erabilerak ematen die indarra esapideei, eta, hizkuntza alorrean ere, gauzak ondo egiteak emaitza onak izaten ditu. Gurean, gauzak ondo egitea zera da: euskara benetan axola diguten helburuak lortzeko erabiltzea, eta ez balizko kuota sinboliko bat betetzeko soilik. Tabernari askok eta denek modu berean jarri izan ez balute ohar hori, akabo gure auzoaren euskarazko salda.

Tamalez, gutxi dira horrelako adibideak, eta euskarazko hedabideek badute horretan erantzukizunik. “Salda badago” bezalako esapideak sortu eta finkatzeko ezin hobea da, esaterako, publizitatea, eta abantaila nabarmenak ditu hedabideetako beste generoekiko (errepikakorra, gazteen gustukoa…).

Hala ere, zeinen gutxi gizendu duen publizitateak euskararen salda! Balantzea egiten hasita, nago ez ote dion onura baino kalte gehiago egin. Kalte guztiak ez dira berdin larriak. Larritasunik gutxien, nire ustez, testu nabarmen okerreko iragarkiek dute (Drogarik gabe atsedenik ez eta horrelakoek).

Larritasunean koxka bat gorago, gramatikalki zuzenak izanik ere euskal senari iseka egiten diotenak daude, oraintsuko Kaiku esnearen kaikukeriaren gisakoak; baina horretaz aski hitz egin da hedabideetan, eta nik hauxe baizik ez diot erantsiko: bezeroak kaikutzat hartzen dutenek euskararekiko ezjakintasuna erakusten dutela, bai, baina batez ere profesional kaxkarrak direla.
Larritasunaren goren graduan, ordea, zuzen eta jator itxura dutenak daudeke. Hortxe dago Jaurlaritzak Euskadi saltzeko hautatu duen claim, eslogan edo lelo berria: Euskadi, saboréala / Euskadi, goza ezazu.

Ez niri eskatu gisa horretako elebitasunarekin pozteko. Irakurri ditut lelo berriaren asmatzaileen arrazoiak. Gastronomiaren eremuko aditza erabiltzeak ematen omen dio leloari bere zera. Niri, egia esan, sukalde usain eta guzti arrunt samarra iruditzen zait leloa, baina gaztelerazkoak badu hori behintzat. Euskarazkoa, aldiz, hortxe dago, ez ur eta ez salda, tokatzen delako edo. Euskaraz dago, eta publizitatea da, baina hori ez da euskarazko publizitatea.

Auzoko tabernari jator batek salda izaten du neguan salgai. Salda badago txartela, berriz, hantxe dago urte osoan. Hiztun eta ziri zale aparta denez, proposatu diot txartelaren beste aldean Salda balego! idazteko, eta alde hori erakusteko saldarik ez denean.

Herri hau benetan normala izan dadin ere, ez da aski “normalduta dago” txartela uneoro erakustea, eta, ikusiak ikusi, nik gure tabernari jatorrari emandako aholku bera emango nieke normaldu nahi gaituztenei.

Azkenak
2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina albiste... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Betiereko Wagner

'Tristan und Isolde' opera

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]


2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


Zestoan euskararen erabilera handitzea helburu, aisialdia doan baliabide urriko haurrentzat

Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]


Eguneraketa berriak daude