argia.eus
INPRIMATU
Josu Landa: "Ikusgarritasuna lortu behar dugu, Euskal Herrian eta munduan"
2013ko maiatzaren 06a
“Euskal Herriak, bere egoera soziolinguistiko bereziagatik, oso zertzelada interesgarriak eskaintzen ditu. Ikerketaz eta berrikuntzaz gain, hizkuntzen industriak sortzen duen lanpostu kopurua ere normala litzatekeenetik oso goitik dugu. Hainbat arlotan Euskal Herria mundu mailako erreferentzia bihurtzea ekar dezake horrek, Quebec-en edo Katalunian gertatzen den bezala. Ez da kasualitatea neurolinguistikan sortu berri den zentro teknologikoa Donostian kokatu izana. Benetan sinesten dut guk ere badugula, gure neurrian, horretarako aski energia eta kemen, badugula zer eskainia eta zer garatua. Aurrerapauso horretarako behar den motorea izan daiteke Langune. Ikusgarritasuna lortu behar dugu, bai Euskal Herrian eta bai munduan”.

* Josu Landa, Ametzagaiña I+G