argia.eus
INPRIMATU
Hilaren 19an hasiko da Arabako Kuadrila Arteko Bertso Txapelketa
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko otsailaren 17a
Arabako banakako bertso txapelketa bi urtean behin egiten denez, tarteko urteetan kuadrila edo eskualde arteko txapelketa antolatuko dute. Banakakoan sekula parte hartuko ez luketen bertsolariak erakartzeaz gain, bertso eskolak indartzea eta herri eta eskualdeak aktibatzea dira egitasmo berriaren helburuetako batzuk. Hiru liga ezberdinetan banatutako bederatzi taldek parte hartuko dute txapelketan, otsailaren 19an hasita. Finala maiatzaren 8an izango da Gasteizko Auzolana pilotalekuan. Parte hartzaileei buruzko informazio gehiago eta egitarau osoa Bertsoa.com webguneko Albisteak atalean kontsulta daitezke (2010-02-08 datarekin).