argia.eus
INPRIMATU
Ezker Batuaren webgune berria: “Zer gura dozu Urdaibain?”
Jon Torner Zabala @jtorner 2021eko ekainaren 30a
3Ezker Batua-Berdeak alderdiak foro berria jarri du abian Interneten (http://urdaibaibai.wordpress.com). Urdaibaiko Guggenheim museoaren proiektuari buruz herritarrek dituzten iritziak jasotzea du helburu. Proiektuaren inguruko albiste eta erreportajeak ere bilduko dituzte webgune horretan. Facebook-en bada plataforma bat, “Urdaibaietz! Gure kulturaren eta naturaren defentsan” izenekoa, 900 jarraitzaile baino gehiago dituena.