Helegitea aurkeztua zuen Euskalerria Irratiak, lizentziarik gabe utzi baitzuten banaketan. Nafarroako Unibertsitateko irratiak (Opus Deirenak) eta Net 21 irratiak lortu zituzten irrati lizentziak. Orain Nafarroako Justizia Auzitegiko epaileak baliorik gabe utzi du 2006ko lizentzia banaketa. Horrek ez du esan nahi Euskalerria Irratiari baimena emango diotenik. Mikel Bujanda irratiko zuzendariak esan zuen, Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, gustura zeudela epaiarekin, baina oraingo hau “meta bolantea” baino ez dela.