argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 16a

Paula Kasaresek gipuzkoaeuskara.neten esanak: "Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak Administrazioan euskaraz ere bai kanpaina bertan behera utzi du. Nafarroako Euskararen Institutuak, Euskarabideak, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioan euskararekiko sentiberatasuna eta aldeko jarrerak sustatzeko kanpaina aurreikusi zuen 2009ko egitasmoen artean. Atentzioa ematen du egoera horretan, administrazioan euskara sustatzeko kanpaina egiteko material osoa prest egonda –beraz, diru publikoa gastatuta–, materiala banatzea debekatu izanak. Bestalde, ikusita zertan diren hizkuntza-politika eta hizkuntza-eskubideak Nafarroako administrazioan, agerikoa da halako sentiberatze kanpainak egiteko dagoen premia. Euskararen erabilera bultzatzeko materiala banatzeko debeku hori ez da bakarra izan. Antzekoa gertatu da ikasleen artean banatzekoa zen euskarazko eskola-agendekin. Milaka ale geratu dira Hezkuntza Departamentuko sotoetan. Martxa honetan, Nafarroako Gobernuari euskarazko material zentsuratua gordetzeko biltegia txiki geratuko zaio".