Bost urteko debekuaren ondoren antxoaren gerrarik ez

  • Bost urteko debekualdiaren ondoren, “gerrak” saihesteko konpromisoa harturik, matxoaren 1ean hasiera emango zaio antxoaren arrantzaldiari Hego Euskal Herrian, Galizian, Kantabrian eta Bizkaiko Golkoan eta ekainaren 1ean Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatuan. Arrantzaldia hasteko baimena Europar Batasunak eman du, eta Espainiako eta Frantziako estatuetako antxoaren arrantzaren sektoreko ontziei 7.000 tonako muga ezarri die guztira.
Antxoa
Bermeoko arrantzontzi batean, sarean harrapatutako antxoa deskargatzen.Argazki Press / G. R.
Iparraldeko zein Hegoaldeko euskal arrantzaleek, kantabriarrek, asturiarrek eta frantsesek parte hartuko dute arrantzaldian. Arrantzaldia oso mugatua izango da, Europar Batasunak (EB) hala erabakita, urteko harrapaketak gehienez ere hauek izango baitira: 5.500 tona Espainiako estatuan eta 1.500 Frantziakoan. Antxoaren egoera oso larria zen Bizkaiko Golkoan, eta, horren ondorioz, ezinbestekoa izan da bost urtez arrantza debekatzea edo etetea, joan den abenduan EBk espezie hori arrantzatzeko baimena eman zuen arte.

Espezie horrek Bizkaiko Golkoan zein egoera duen ikusita, arrantzaleku horretan jarduten duten agente batzuk ez datoz bat antxoaren debekualdia kentzeko erabakiarekin, espeziearen iraunkortasuna lortzeko debekua beste urte betez luzatu beharko litzatekeela uste baitute. Hori adierazi dute Euskal Herriko zenbait instantziak, baita Arrain eta Marisko Kontserben Fabrikatzaileen Elkarte Nazionalak (Anfaco) ere. Euskal kofradiek denbora zeramaten debekua kentzeko eskatuz, eta hala gertatu da azkenean. Kofradia horiek, ordea, ez zeuden ados Espainiako estatuak bere kuotako 100 tona Frantziako estatuari eskaini izanarekin. Hala ere, bi estatuen arteko akordioa lortu da azkenean, eta, horri esker, “antxoaren gerrarik” ez da izango.
Ez da antxoaren gerrarik izango

Arrantzaldiaren debekualdia amaitu izanak asko poztu ditu euskal arrantzaleak; arrantzaldia normaltasunez garatzen bada, beren egoera ekonomikoak hobera egingo baitu. Debekualdiak iraun duen bost urteetan, hegaluzearen eta berdelaren arrantzaldiei esker egin dute aurrera antxoaren arrantzaleek. Debekualdi garaiko eta normaltasun garaiko antxoaren arrantzaldiaren arteko desberdintasuna ikusteko, nahikoa da datu honi erreparatzea: arrantzaleen hitzetan, pertsonako 12.000 euro lor zitzaketen antxoaren kanpaina bakarrean, eta, arrantzalekuak itxiz geroztik, ezinbestekoa izan da langabezian 40 egun egotea kanpaina guztian 3.000 euro inguru kobratzeko.

Aurtengo arrantzaldian, aurreko kanpainetan Espainiako eta Frantziako estatuetako arrantzaleen artean ikusi ditugun “antxoaren gerrak” ekidingo dira. Urtarrilean lortutako akordioaren bitartez, Frantziako estatuko arrantzaleek uko egin zieten Espainiako estatuak eskaintzen zizkien 100 tonei, eta itsasontzi frantziarrak ez dira ekainera arte itsasora aterako. Horren ordainetan, 15 metro baino gutxiago dituzten Frantziako itsasontziei bere kostaldetik gertu arrantzatzen utziko die Espainiako estatuak. Hori horrela, Espainiako estatuak 5.500 tona arrantza ditzake, eta Frantziakoak, 1.500 tona. Horren ondorioz, Espainiako estatuko inguraketa-ontziek –Euskal Herriko, Kantabriako, Asturiasko eta Galiziako 200 ontzi inguru– martxoaren 1ean hasi eta maiatzaren 31n amaituko dute kostera. Frantziako estatuko ontziek, aldiz, ekainaren 1ean hasiko dute.

Kontserben industria

Kontserben euskal sektorea oso garrantzitsua da, eta oso kontzentratuta dago, batez ere Bermeon (12 enpresa), Ondarroan (5), Berriatuan (5) eta Mutrikun (7). Iparraldean ere baziren zenbait enpresa, baina gaur egun, oso gutxi gelditzen dira.

Sektore horrentzat ere oztopo dira antxoa arrantzatzeko ezarritako mugak; kontuan izan produktu fresko gisara saltzeko erabiltzen dela 7.000 tona horietatik %25, eta egoera horrek ez ditu kontserben ekoizpenerako dauden beharrak asetzen. Hori dela eta, debekualdia amaitu arren, euskal kontserbagileek uste dute ezinbestekoa izango dela Mediterraneoan, Marokon, Kroazian eta Argentinan dituzten hornitzaileengana jotzea.

[Irakurri Bizkaiko Arrantza Kofradietako Federazioko presidente Iñaki Zabaletarekin egindako elkarrizketa]
33.000 tona behar dira espeziea iraunarazteko
Antxoaren arrantzan aritzen den Hegoaldeko euskal sektorea honako portu hauetan kontzentratzen da: Bizkaian, Bermeon, Ondarroan eta Lekeition, eta, Gipuzkoan, Getarian eta Hondarribian. Sektoreak 55 ontzi ditu, eta 775 pertsonak lan egiten dute ontzi horietan. Horiez gain, 73 emakume saregile ere aritzen dira sareak konpontzen. Iparraldean ere badira arrantza mota horretan aritzen diren ontziak, baina kopuruak behera egin du azken urteetan. Euskal ontziez gain, asturiarrak, galiziarrak eta kantabriarrak ere aritzen dira antxoaren arrantzan. Kantauri itsasertzeko ontziak, euskal ontziak barne, 200 inguru dira, eta guztira 2.000 langile aritzen dira ontzi horietan lanean.

Antxoaren arrantzaren bilakaera arrantzalekuen gehiegizko ustiaketak mugatu du. Gauzak horrela, 60ko hamarkadan 80.000 tona antxoa inguru arrantzatzen zituzten. 2000 urtean, harrapaketak 17.000 tonara jaitsi ziren. 2004an, harrapaketek 6.620 tonara egin zuten behera; 2005ean, 165 tona arrantzatu zituzten, eta, 2006an, 781 tona. Hain zuzen ere, antxoaren arrantzaren bilakaera negatiboak eragin zuen espezie hori arrantzatzeko debekualdia eta geldialdia.

Debekualdiak iraun duen bitartean, Itsas eta Elikagaien Zentro Teknologikoko (Azti) eta EBko teknikoek espeziearen egoera aztertu dute aldian-aldian Bizkaiko golkoan. 2008ko udazkenean egindako “antxoa gazteen” azterketari esker, biomasaren indizea 2005ean debekualdia dekretatu zenean baino %33 handiagoa zela ondorioztatu zen. Datu horiei esker, hurrengo urteko populazioaren bolumena zein izango den jakin dezakegu. Adituen ustetan, espeziea iraunarazteko kopuru egokia 33.000 tona antxoa izango litzateke. 2005ean, 21.000 tonatik beherakoa zen kopuru hori.

Kantauriar kostaldean antxoa debekatu izanaren ondorioz, espezieak Mediterraneoan zuen prezioak gora egin zuen, eta antxoa kiloa 12 eta 15 euro artean saldu zen 2007an. Mediterraneoko antxoa hori saldu dute Hegoaldean debekualdian zehar.

Azkenak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude