Salinger-en bidea

Salinger
Salinger-en bideaAntton Olariaga
Horra hor, Harkaitz Canoren aipua: “Ez duzu letaginengatik ezagutuko beti zure etsaia: akabatu zaitzake laztanez ere”.

Iruñerriko sei bitxi denda lapurtu izana salaturik, hamalau urteko itxialdira zigortu zuten Mikel, baina Manuel adiskidearen bisitek egonaldia eramangarriago egiten zioten. Egia esatera, Manuel ere gaizkilea da, “gaizkidea” esan dezagun, izan ere, lapurretak elkarrekin egiten baitzituzten: Mikel hitz motela denez, bera beti zain geratzen zen bitxi dendetako atarian eta Manuel, plastikozko pistola lagun, harribitxiak eskuratzeaz arduratzen zen. Alabaina, Manuel ez zuten sekula harrapatzen eta Mikeli bururatu ere ez adiskide mamia salatzea: isiltasuna presoen urrezko araua da inondik ere. Denboraren poderioz, Manuel ere espetxeratu egin zuten eta, jakina, Mikelek hura ongi hartu, eta ziegakide izatea lortu zuen. Kartzelan ere eutsi egin zioten adiskidetasunari harik eta, inpentsan, bien artean liskarra sortu, eta Mikelek lagunari berealdiko jipoia eman zion arte. Antza, Mikelek noizbait ere jakin zuen, lapurreta garaian, bera kanpoan geratzen zen bitartean, Manuel dendara sartu, eta, harribitxiak eskuratu bitartean, zezelka hasten zela “A-a-tra-ku-a-a da-da ha-a-u. Sar-sar-tu di-di-ru-ru-a pol-pol-tsan!”. Eta kontua da poliziari bitxi saltzaileek beti egiten ziotela gizon txaparro beltzaran baten –biak ere halakoxeak baitira–, eta batik bat hitz totel baten deskribapena.

Pasadizo hau ipuina balitz, ironiaz amaiera formula arabiar hau erabil genezake: “Hitza zilarrezkoa bada, isiltasuna urrezkoa da”. Baina tamalez pasadizoa benetakoa da, eta niri asaldura baino gehiago zalantza eragiten didaten Edorta Jimenezen adierazpenek ekarri didate gogora. Lehenago Nabarra aldizkariko letra ttikian irakurriak genizkion, baina telebistan eta irratian nabarmendu arte ez dira asaldagarriak suertatu (idatziak ere –esplizituagoak– izan dira Volgako Batelarienak. Ikus bestela Iban Zalduaren “Kontsiderazio gutxi batzuk, berriak eta ez horren berriak, euskal literatur kritikagintzaren inguruan” edota “Euskal idazle erretxinaren tridekalogoa”). Gotzon Barandiaranek, ildo beretik, ustelkeriaren aurreko idazleon isiltasuna salatu zuen, baina, esan bezala, nik ez dut horren argi, eta oro har, adosago nago Agustin Fernandez Mallorekin: “Adiskidetasunaren kontua funtsezkoa da. Poesian betidanik egon dira labankadak, mundu ttikia da, baina oso aiztozalea. Nire liburuan idazle izenik aipatu ez izana leporatu didate, baina ez dut estatu espainiarreko taberna zulokoa bezain falozentrikoa den belarrondokoen eman-jaso joko horretan jausi nahi. Are gehiago: egon da nire liburuan bere izen-abizenez agertu nahi izan duenik, zertarako eta nik kritika nezan eta ohiko kalapita pertsonalean has gintezen, nahiz eta bera galduan irten. Kasu partikularrez baino gehiago, sistema bati buruz ari naiz, proposatu dudan sistema berri batez. Nire ustetan, adiskidetasuna literaturaren gainetik dago. Kontrakoari patologikoa deritzot” (Mugalari, 09-IX-25).

Noizbait Atxagari irakurri nion artisten lagunarteetan jendea zain egoten dela norbaitek huts egin dezan hura larrutzen hasteko. Ez dakit. Irudipena dut Jimenez, funtsean, axalaz ari dela, eta, noiz haren alde noiz kontra egon arren, kontuok oso zabaldurik daudela, hemen eta han, arteetan eta bestelakoetan (irakur, besteak beste, Dubravka Ugresic-en Gracias por no leer). Edozein gisaz, dakidan bakarra da auzi larriagoak estaltzen ari garela, arazo funtsezkoagoak alegia –zer eta nola idatzi, nola eutsi oraingo irakurleari, nola egin berriak–, eta harritu egiten naizela oraindik ere nolatan jarraitzen dugun idazten, nolatan ez dugun Salinger-en bidea hartzen.

Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude