Duela 100 urteko Paris hirira egingo dugu bidaia Donostiako Kursaaleko Kubo-Kutxa aretoan, apirilaren 5a arte ikusgai izango den Paris, 100 urte izeneko erakusketaren bitartez. Estatu frantseseko hiriburuan sortutako abangoardiako artea ezagutzeko aukera eskainiko du erakusketak. Renoir, Van Dogen, Picasso eta Chagall artisten obrak bildu dituzte, besteak beste.