argia.eus
INPRIMATU
Nanoteknologiari buruzko lan dibulgatiboa
  • Unai Mtz Lizardui / Alain Urizar ::Nanoteknologiaren iraultza

    Gaiak

    orrialdeak ::155

    prezioa ::18€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05a
Iraultza: hitz horrekin lotu dute Unai Martinez Lizarduik eta Alain Urizarrek nanoteknologia. Gaiak argitaletxearekin publikatu dute Nanoteknologiaren iraultza lan dibulgatiboa eta liburu horren orrialdeetan mundu mikroskopikoaren azterketak izandako garapena azaldu dute. Sarrera orokor batekin hasten da liburua: nanoteknologia zer den, nanounibertsora nola iritsi, mikroskopioen asmakuntza eta garapena... Hortik aitzinera, aplikazioetaz kezkatu dira: medikuntzan eta arlo militarrean bete dezakeen funtzioaz, besteak beste. Liburuak galdera ugariri ematen die erantzuna, nanopartikulen balizko arriskuari buruzkoei, kasu.