argia.eus
INPRIMATU
Mahomari buruz, baina Mahoma agertu gabe
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko otsailaren 10a
Almoor Holdings Qatarreko talde mediatikoak 2011n Mahomari buruzko filma errodatzen hasiko direla jakinarazi du. Ekoizlea Barrie Osborne ezaguna izango da, Lord of the Rings trilogian produkzio lanetan aritutako bera. Osbornen esanetan, ingelesez errodatuko duten lan honen helburua “kulturak batzea” da. Mahoma profeta (irudian) gutxitan irudikatua izaten da, musulmanentzat iraingarria baita. Filmeko arduradunek ohitura hori errespetatzea erabaki dute, hau da, Mahoma bera ezingo dugu ikusi pantailan. Ez Almoorreko arduradunek ez ekoizleak, ez dute argitu oztopo hori nola gaindituko duten.