argia.eus
INPRIMATU
Bahea
Onintza Enbeita 2010ko otsailaren 11

Benito Fizek www.karrajua.org-en esanak Patxi Lopezek euskara ikasteko zenbat diru gastatzen duen albistearen harira: "Ez naiz ultraliberal jarriko, ez. Izan ere, une honetan politikari batzuen klaseak ez ezik, beste hainbatenak ere, gehienenak, neurri batean edo bestean diru publikotik ordaintzen dira, eta hala izan behar da seguruenik. Adibidez, euskaltegi bateko ikasle batek kasu gehienetan kostuaren erdia izango du ordainduta diru-laguntzen bidez. Baina horixe da kontua, "erdia", ez "dena". Duela hilabete batzuk ikasle batzuekin kalkuluak egiten jarri ginen. Zenbat diru gastatu duen bakoitzak euskara ikasten. Eta diru-laguntzak kenduta ere batzuen kasuan "euskaltegia, barnetegia eta abarren artean" 4.000 eurotik gorako kopuruak irteten ziren, euren poltsikotik irtenda alegia. Euskara ikastea doakoa izan behar dela esaten zen aspaldian, eta esaten jarraitu da, gero eta apalago entzun izan da hala ere. Badirudi batzuek eskubide hori eureganatu dutela ia nahigabean, baina guztiengana ez da oraindino heldu".