I Tektonika ezaugarri suntsitzaile bat oinarri duen faila batek sarri Karibea dauka larri. Enriquillo beldurgarri berriz martxan zara jarri. Enriquillo beldurgarri Haiti egin duzu harri… |
II Nahiz dardara ezagutzen hasterako denak zuzen sorospena erregutzen jardun, zaila zen laguntzen… Nola dena apurtu zen mundua hasi zen beldurtzen… Nola dena apurtu zen Richter bera beldurtu zen! |
III Lurrikarak nahaspila sortzeaz gain etxe pila eraistean, urtarrila bihurtu zen hilen hila. Joan dira ehun mila, ene hau da iskanbila! Joan dira ehun mila, bizi hobe baten bila? |
IV Han daukaten negar hotsa da benetan aproposa ulertzeko zein den motza herri xume baten poza. Ez al da han den kaosa Herioren harrabotsa? Ez al da han den kaosa bizitzaren heriotza? |
V Bizi duten egoera lazgarria den gainbehera ikusirik laguntzera doaz Puerto Principera. Batzuk, euren izaera bolondresa eskaintzera. Batzuk, euren izaera asekaitza hedatzera… |
VI Bikain bizi den zenbaiti esplikatzen zaio zailki hilzorian den norbaiti zerk egiten dion gaizki… Nahiz erori zaren Haiti nahi zaituzte berreraiki. Nahiz erori zaren Haiti berriz behar zara jaiki! |
EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.
Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]
Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.
Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.
Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]
Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.
Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]
Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]
Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]