Mineralen konkista Hego Amerikan

  • Meatzaritzan jarduten duten multinazionalek begiz jota dituzte Andeetako mendiak. Argentinan eta Txilen ekimen erraldoiak finkatu dira eta etorkizunari begira proiektu andana dabil bueltaka. Javier Rodriguez Pardo ekintzaile ekologistak garbi du: “Argentinan ez da mineralik geratzen, horregatik ez gara inoiz herri meatzaria izan. Mineralak agortuak daude mundu osoan eta orain geratzen den apurraren bila datoz”.
Meategiak
Meategiak
Urrea eta zilarra izan ziren lehenengo. Azukrea, kautxua, kakaoa, kotoia eta kafea ondoren. Alfonbra altxa eta lur azpia zeinen aberatsa zen ohartzean, zinka, beruna, burdina, eztainua, kobrea eta, noski, petrolioa kanporantz bideratu ziren eta aditza lehenaldian jartzea ez da nahikoa.

Latinoamerikako herrialdeak independentzia prozesuaren bigarren mendeurrena ospatzen ari diren bitartean, askapen prozesua amaitu gabe dagoela ohartarazteko baliatu nahi dute aukera zenbait ahotsek. Meatzaritza erraldoia edo Megameatzaritzaren kasua adibide garbi bezain tamalgarria da.

“Mendietan geratzen diren mineralak sakabanatuta daude. Mineral horiek ateratzea errentagarria ez zelako ez dira ukitu orain arte, baina gaurko teknologiarekin esplotazioa errentagarri zaie enpresei, horretarako basakeria egin behar badute ere”, dio Rodriguez Pardok, Vienen por el oro. Vienen por todo (Urre bila datoz. Denaren bila datoz) liburuaren egileak. Izenburupean: Las invasiones mineras 500 años después (Meatze-inbasioak 500 urte eta gero).

Meatzaritza erraldoiari izenaren tamainako teknikak beharrezkoak zaizkio. Mendian partikula txikietan sakabanaturik dauden mineralak biltzeko, lur eremu zabalak lehertu behar izaten dira –zenbait kasutan mendiak oso-osorik–. Eztandaren ondoren arrokak batu eta errota berezietan xehatzen dira, harik eta irin apurraren tamainara murrizten diren arte. Partikula horiek salda kimikoz betetako putzu zabaletan nahastea da azken pausoa, metala gainontzeko materiatik banantzeko. Saldaren osagaiak zianuroa, merkurioa eta azido sulfurikoa izaten dira, besteak beste. “Megameatzaritzaren bitartez 20 tona arroka lehertu behar izaten da urrezko eraztun bat lortzeko. Ikaragarria da ingurumenari egiten zaion kaltea. Mendiak lehertzeko unean harrotzen den hautsak mineralak askatzen ditu airera, eta inguruetan bizi den jendearen biriketaraino iristen dira beruna, merkurioa, artsenikoa edota uranioa. AEBetan, uranio meatzeen inguruetan frogatu zen haur jaio berri asko ezpainak zatiturik jaiotzen direla eta minbizi indizeak normala baino dezente altuagoak direla hauts horren ondorioz. Gure lurretan zabaldu nahi diren zenbait meatze mota berekoak dira”.

Rodriguez Pardok gaineratu duenez, meatzeetan erabiltzen diren azido eta toxikoak lur azpizko uretara isurtzen dira: “Horrek, noski, ura erabilezin bihurtzen du geroz eta eskasia handiagoa pairatzen duten gure nekazal eremuetan. Eta tontorretan, meatzeak egiteko, glaziarrak txikitzen ari dira Barrick Gold eta gainontzeko enpresak. Glaziarrak dira gure ur bermerik garrantzitsuena eta munduko ur geza erreserbarik handiena”.

Aktibista honek meatzaritza erraldoiaren aurkako borrokari eskaini dizkio azken hamar urteak eta ekologismoari azken hogeita hamarrak. Movimiento Antinuclear del Chubut elkarteko sortzaile da eta Red Nacional de Acción Ecologista-ren fundatzaileetako bat. Argentinan barrena asteak ematen ditu ustiapenen arriskuak zein diren herritarrei jakinaraziz eta erresistentzia elikatuz. Jardueraren ondorioek kezkatuta, herritar talde antolatuak eratu dira meatzaritza enpresek irrika agertu duten inguru bakoitzean. Aldi berean Barrick Gold eta gainontzeko multinazionalak, biztanleriaren oniritziaren bila, jarduerari buruzko mezu baikorrak zabaltzen ari dira. Komunikabideak, politikariak eta unibertsitateak dira meatzaritzaren ustezko onurak zerrendatzeko topatu dituzten adiskide leialak.

“Lanpostuak sortuko dituztela diote behin eta berriz. Hori da enpresen argudio nagusia, baina faltsua da erabat. Egia da meatzea egiten ari diren bitartean eskulan merkea behar dutela. Behin ustiapena funtzionamenduan hasten denean, ordea, prozesu guztia oso teknifikatua dago eta behar diren langileak kualifikatuak dira. Kanpotik datoz denak. Beraz, bertako jendearentzat ez dago lanpostu askorik. Are gehiago, gehiengoa nekazaritzatik bizi da eta jendearen ogibidea arriskuan ipintzen dute azidoen eta toxikoen isurketekin”.

Betaurrekoak kopetaraino altxa eta irribarre batekin kontatu du Rodriguez Pardok nola Patagoniako Esquel herrian multinazional baten proiektua birrindu zuten mobilizatutako herritarrek. Baina segituan jarri ditu betaurrekoak berriz sudurraren puntan, eta berriz zimurtu du kopeta, Andeen luzera zipriztintzen duten proiektuei buruz hitz egiteko: “Ikaragarria da meatze bakoitzak behar duen baliabide kontsumoa. Ustiategi bakar batek Argentinako probintzia batek adina argindar eskatzen du. Eta urari dagokionez, hiru edo lau metro kubiko segundoko. Hau da, familia batek egun oso batean kontsumitzen duena xahutzen du istant batean”.
Mineralen ustiapena enpresentzako errentagarria izan dadin estatuek natur baliabideak oparitan eskaintzea ezinbestekoa dela uste du ekologistak. “Kasurik penagarriena Pascua-Lama ustiategikoa da [Argentinako San Juan probintzian. Txileko lurrak ere hartzen ditu]. Gobernadoreak 500 KW-ko argindar sarea eraiki zuen Barrick Gold enpresaren meatzearen atariraino eta herritarrek hileroko kontu-agirian ordaindu zuten, ezarri zitzaien tasa berriaren bidez. Argindarra ordaintzen diruz laguntzen die estatuak eta urarekin berdin gertatzen da. Gainera, glaziarretatik nahi adina hartzen dute”.

Pentsa liteke administrazioak horrelako erraztasunak eskaintzen dituela, meatze jarduerak estatuari eman diezazkiokeen diru sarrerengatik. Uste hori okerra dela garbi dago Rodriguez Pardoren arabera: “Enpresek irabazien %3a uzten dute. Kontuan izan behar da, baina, herrialdetik irteten denaren deklarazioa helmugako portuan egiten dela eta ez irteerakoan. Deklarazioa zinpekoa da. Eta beraz, edozein astakeria onartzen du paperak. Horrez gain, Patagoniako kasua lotsagarria da. Ondasunak hegoaldeko portuetatik esportatzeagatik %5eko zerga-hobaria eskura daiteke eta, orduan, estatuak %2a ordainduko lioke enpresari gure mineralak kanpora eramatearren”.

Hegoamerikan independentziaren bigarren mendeurrena ospatzen ari direnean, lapurretaren bosgarrena ere zenbatu daiteke.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude